Elhuyar aldizkariko bagileko zenbakian 'Zelatari isilarenak' nabarmendu dabe

Bizkaie! 2024-06-24 13:46   Kulturea

Haren argazki bat agiri da azalean. 

Egilea: Inhar David Lopez Garcia | Ikusi handiago | Argazki originala

Atarikoan, barriz, Ekinean atalak hamar urte bete dituala ekarri dogu gogora. Hamar urte honeetan, emakume ikertzaile gazteak eta estereotipoetatik kanpo geratzen diran beste ikertzaile batzuk alkarrizketetan ditugu: heteroarautik kanpokoak, ertzetako diziplinetan ikertzen dabenak, herrialde pobretuetatik datozenak, ikusmen edo entzumen-urritasuna dabenak... Zientzialariaren estereotipoa gainditzea, bestelako errealidadeak ezagutzea eta inklusibidadea sustatzea dira helburuak.

Horrezaz gan, zientzia eta teknologiari buruzko beste hainbat eduki dakarz aldizkariak, danak be interes sozial handikoak: erreportajeak, analisiak, eretxiak, ikertzaileek eurek bialdutako artikuluak, albisteak, irudi ikusgarriak, alkarrizketak... Hona hemen adibide batzuk:

Itsasoa zabortegi

Mundu osoko itsasoak bezela, Euskal Herriko urak be zaborrez beteta daukazgu. Plastikoa da gehiena. Hasieran makro. Gero mikro. Eta itsasoko bizidunek jaten dabe, azkenean, plastiko hori, zabor hori. Itsasoko zaborraren banaketea, osaerea eta eragina ikertzen ditue AZTIko Oihane Cabezas Basurkok eta PiE-UPV/EHUko Manu Soto Lopezek; eta biek argi itxi dabe: arazoa larria da.

Elikadura eta buru-osasuna, lotura nahasia

Azkenaldian, ikerketa ugari egiten dabiz argitzeko zer lotura dagoan elikadurearen eta buru-osasunaren artean, izan be, azterketa askok probau edo erakusten dabe lotura zuzena dagoala, adibidez, elikagai ultraprozesatuen kotsumoaren eta depresinoa izateko arriskuaren artean. Halan da be, oraindino ez dira ondo ezagutzen lotura horreen eragileak, mekanismoak eta ondorioak. Galderei erantzun nahian dabiz ikertzaileak, prebentzinorako eta tratamendurako erabilgarria izan daitekelakoan.

Celia Rogero Blanco:

Zientzian, komunikazinorik barik, ez dago aurrerapenik.

Bariku eguzkitsu batez hartu gaitu Celia Rogero Blanco Materialen Fisika Zentroko zuzendari barriak, zentroaren atarian. Lankideak sartzen dabiz eta irribarrez agurtzen dabe alkar, geugaz emondako tarte luzean borrau ez jakon irribarre adeitsu beragaz. Patxadaz berba egin deusku fisikan emon zituan lehen pausuez, eremu hain maskulinizatuan emakume izateari buruz, ikertzaile-lanaz, kargu barrian dituan helburuez eta materialen fisikeak egungo krisiei aurre egiteko dituan erronkez: klima-larrialdia, poluzinoa, osasun-arriskuak...

Txipen lasterketa eroa

Egungo gailu elektroniko ia guztiek behar ditue funtzionau ahal izateko, txip edo zirkuitu integradu bat (gitxienez). Gailu horreek egiten dituen gauza gero eta konplexuagoak egin ahal izateko, txipek gero eta ahaltsuagoak izan behar dabe eta hareen produkzinoa gero eta gatxagoaa da, azken urteetan txipen produkzinoa oso enpresa eta herrialde gitxiren eskuetan bairtagio. Eta, azken urteetan, pandemiak, gatazka geopolitikoek edo hondamen naturalek eragin handia izan dabe txipen eskuragarritasunean eta prezioan. Holakorik edo okerragorik barriro jazo ez daiten, txipen produkzinoa herrialde gehiagotara zabaltzeko asmo zoroan sartu da mundua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu