Durangaldeari buruzko 25 dokumental eta erreportaje sareratu ditue
2024-06-24 10:13 KultureaGaraia ikus-entzunezkoen biltegian.
Gerediaga Alkarteak Garaia, Durangaldeko ikus-entzunezko biltegia online jarri eban martxan zezeilean, eskualdeko memoria eta ondarea jasoteko eremuan ekarpena egiteko asmoagaz. Biltegiaren lehen pausuak, gerra zibilari lotutako lekukotzakaz emon zituen.
Orain, beste atal bat sortu dabe. Durangaldeko historia, kultura eta gizarte gaiakaz zerikusia daben dokumentalak eta erreportajeak ikusteko aukerea eskainiz. Sortzaileek produzidutako film edo erreportajeak plataforma bakarrean batuko dira, asmo bigaz: lanok zabaltzen laguntzea eta herritarren esku-eskura
ipintea.
Lanetako batzuk, publikoarentzat ezagunak dira eta sareko plataforma askotan topau daitekez. Beste batzuk, barriz, VHS, Beta eta formatu zaharragoetan egon dira Gerediaga Alkarteko dokumentategian eta digitalizau egin ditue.
Garaiak, ondare hori guztia batu eta babesteko balioko dau, sasoi batean uztea gordeteko erabilten ziran garaien antzera. Biltegia amaibakoa izatea da asmoa. Plataforma hau herritarren eta eragileen eskura egotea nahi da. Horregaitik, Durangaldeari buruzko edozein dokumentalek edo erreportajek izango dau lekua. Jaso eta digitalizau ahala, handitzen joango da biltegia herritar eta eragileen parte-hartzeagaz.
25 dokumental inguru dagoz hasierako katalogoan. Danetariko gaiak azaltzen dira ikus-entzunezkoetan eta Durangaldeko herri askotako ondarean eta historian sartzeko aukerea emoten dabe.
Txelu Angoitiak zuzendutako Trenak ekarritakoak, Bideografik-ek produzidu eta Jone Guenetxeak zuzendutako Jantzari, Juanjo Lopezek grabautako Elorrioko lehen aldiak, Julen Orbegozok zuzendutako Atearen ostean, Mañariko 13 alabak edota Labayruk jasotako Berriz, metalez eta ekinez hazia.
Honek dira sareratutako lehenengoak:
Dokumentalak
- Trenak ekarritakoak - Txelu Angoitia / Durangoko Udala. 2023.
- Jantzari - Jone Guenetxea eta Carlos Iglesias / Bideografik. 2020.
- Erroa eta geroa - Ainoa Olaso / Itziar Bastarrika. 2019.
- Joseba Sarrionandia, hemen eta han - Peru Madalena eta Pello Salaberria. 2017.
- Durango 80. Herri Kultura - Unai Iturriaga / Bideografik. 2011.
- Ilunetik Argira - Markel Onaindia. 2022.
- Zeresana. Durangaldeko gazteak eta euskara - Berbaro / Durangaldeko Amankomunazgoa. 2023.
- Bizkargin santikurutzak. Tradizinoa eta memoria - Labayru Fundazioa / Amorebieta-Etxanoko udala. 2023.
- Bizi bat oroimenean. Xabier Amuriza - Larraitz García / Pausa produkzioak/ Etxanoko Andra Mari Berri alkartea. 2023.
- Berriz: metalez eta ekinez hazia - Labayru Fundazioa / Berrizko Udala. 2022.
- Berriz: Arrierreka, uraren indarra. Ondarea ezagutuz - Labayru Fundazioa / Berrizko Udala. 2022.
- Durangoko bonbardaketa.- Jesus Mari Arruabarrena eta Pablo Garitaonandia / Gerediaga Alkartea. 1989-2012.
- Martxoak 31 gogoan - Jone Guenetxea / Bideografik. 2007.
- Durango, oroimenaren gogoan - Juanjo Lopez / Durango 1936 alkartea. 2009.
- Aztarnak - Bideografik / Gerediaga Alkartea. 2016.
- Otxandio 1936ko gerran.
- Atearen ostean, Mañariko 13 alabak - Julen Orbegozo eta Carlos Iglesias / Bideografik. 2020.
- Iurretako kofradiak.
- Elorrioko lehen aldiak – Juanjo Lopez / Elorrioko Udala eta Arriola Aretoa. 1991
Erreportajeak
- 1987 Arrastre de Piedra en Zaldibar - Megavideo.
- San Faustoetako futbito txapelketako finala 1987- Megavideo
- San Blasak 1986.
- Caserios de Garai - Megavideo
- Durangoko Jaiak 1988. – Megavideo
- Durangoko banda 1993 - Megavideo
- Urrijena 1994 - Megavideo
- Iurretako kofradien eguna 1996.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!