Hamahiru sari irabazi leikiez euskal arte eszenikoek Tenerifeko 27. Max Sarietan
2024-06-20 13:54 KultureaSariak garagarrilaren 1ean emongo ditue.
Max 2024 Sarietarako euskal izentautakoak, Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako, Bilboko Udaleko eta SGAEko ordezkari instituzionalakaz batera, gaur eguerdian Campos Eliseos Antzokian batu eta SGAE Fundazinoak Tenerifeko Arte Eszenikoen Max Sarien 27. edizinoan finalista subertautako euskal ordezkariak zeintzuk zango diran jakinarazo ditue.
Sariak irabazteko hautagaiak ondokoak dira:
Igor Iglesias (Mar-Mar antzerki-taldea), finalista Arrainak bihotzean obreagaz, ume, gazte edo familientzako ikuskizun Onenari eusteko; Jon Maya (Kukai Dantza), finalista Andres Marínegaz batera Yarín lanagaz, Gizonezko jantza-interprete Onena izateko; Jordi Vilaseca (Larrua Proiektua), La casa vacía obreagaz Dantza Ikuskizun Onenari sarirako (Aritz Lópezegaz batera zuzendaritza lanetan); Janire Etxabe (Harrobi Dantza Bertikala), Geure(r)a obreagaz, Kaleko ikuskizun Onenari eutsiz; Iñaki Rikarte, Forever lanaren egileetako bat (Kulunka antzerki-taldea), eta Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo zein José Daultekin batera Antzerkigile Onenari hautagai-finalista (obra honen inguruan beste hiru hautagaitza gehiago dira); Iván Alonso, 71. Portal Producciones Culturales taldekoa, Forever obrearen banatzailea eta Nevenkako produktoreetako bat (Kulunka eta Histrión Teatro taldeen lanak, hurranez hurran; azkenagaz María Goiricelayak sari bi irabazi leikez: Egiletza Onena eta Eszena-zuzendaritza Onena); eta, Adriana Bilbao, Zarra lanari esker Produkzino lan Onena eta Dantza ikuskizun Onena lortzeko hautagaitzan.
Aurkezpenean babesle agertu dira: Aitziber Atorrasagasti, Eusko Jaurlaritzako Promozino Kulturaleko zuzendaria; Begoña de Ibarra, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendari nagusia; Goizane Álvarez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol ahalduna; etaGonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia.
27. edizio honetan Bizkaiko lau erakundek (Mar-Mar Teatro, Harrobi Dantza Bertikala, Portal 71 Producciones Culturales eta Compañía de Danza Adriana Bilbao), Gipuzkoako bik (Kulunka Teatro eta Kukai Dantza) eta Arabako batek (Larrua Proiektua) presentzia izango dabe. EAEko hautagaitzak % 20,31 dira (13 guztira 64ren aldean, lehian dagozan 20 sarietarako).
Benetako saria: autorpena
Agerraldiak minutu bateko isiluneagaz ekin deutso, atzo hildako Kike Díaz de Rada antzerkigile eta bazkidearen omenez. Berehala, mezu amankomuna nagusitu da SGAEren Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidente Garbitxuk aurkeztu eta gidatu dauen agerraldian, lanbidean dabizanakandik autortuak izatearen saria. Zuzendari eta antzerkigile bizkaitarrak adierazitakoari helduz, harro egoteko modukoa da alkargo profesional honetan lagun eta kideen lan bikaina ezagutarazoteko plataforma lez balio izatea; hori da hemen be Max Sariei egindako ekarpenagaz mobiduarazoten gaituan helburua.
Danen artean, Kulunka Teatroren Forever obra nabarmendu da aurten lau hautagaitza jaso baititu (Antzerki-egile onena, Antzerki-ikuskizun onena, Eszena-zuzendaritza onena eta Eszena-espazioaren eta bideo-eszenaren diseinu onena). Iñaki Rikarte zuzendariak esan duenez, ilusinoa ez eze, sekulako erantzunkizuna sentiduten dugu aurkeztutako lan honegaz, izan be, hautagaitza gehien dituenen artekoa da baina, obra maskaraduna be bada eta hori oso ohikoa izan ez arren, gure identidade-zeinu bilhurtu nahi dogu.
Bestalde, Portal 71 Producciones Cultural-eko Iván Alonsok (Forever-en kasuan banaketearen arduraduna) ondokoa azpimarratu dau: erronkea itzela da guretzat, produkzino etxe legez Max sari batzuetan gure bigarren parte-hartzea dan honegaz, daroaguzan ikuskizun biak nonbait ordezkatzea; oso pozik gagoz eta suberterik onena opa deutsegu finalista guztiei Tenerifen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!