Bilbok uriko 160 enpresa autortu ditu

Bizkaie! 2024-06-18 08:55   Kulturea

XX. Bilbo Ekinean Galan hain zuzen be.

Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu arloko zinegotziak, Bilbo Ekinean Galearen hogeigarren edizinoaren buru izan da Azkuna Zentroan. Ekitaldian, Bilbao Ekintza udal-soziedadeak eta Ekintzailetza Zentroak (aholkularitza eta laguntzino personalizatua eskaintzen dauenak), uriko 160 enpresa eta ekintzaile autortu ditue.

Xabier Ochandiano eta Javier Garcinuño Bilbao Ekintzako zuzendari nagusiak, 160 Bilboko baldosea emon deutsee, uria garatzeko, jarduera ekonomikoa bultzatzeko eta enplegua sortzeko daben konpromisoagaz Bilboko Udalak jarrera eta asmo ekintzailea saritzeko emoten dauen oroigarria.

Azken ekitaldian kudeatutako enpresen kopurua azpimarratu ondoren, Ochandianok ondokoa nabarmendu dau: Bilboko Udalaren helburua da soziedade barrien iraupena areagotzea. Bilbao Ekintzako geure talde osoak ondotxo daki edozein ideak ez dauela balio, izan be, batzuk baztertu egin behar dira eta beste batzuk aldatu. Beraz, askotan, prestakuntzea eta aholkularitzea indibidualizauta eta personalizatua eskaini behar da, horreen arrakastea ziurtatzeko eta aktibo jarraitzeko. Bilboko Udalaren ekintzailetza-baliabide guztiak Zabalgune Eraikinean zentralizau doguz, ideen motor bihurtzeko, izan be, zeuen arrakastearen menpean dago uri honen etorkizuna.

Inbersinoa eta sektoreak

160 enpresa horreetan egindako inbersinoa 4.704.160 eurokoa izan da, azken zazpi urteetako inbersinorik handiena, 2022an egin zana baino 530.689€ handiagoa eta 2021ekoa baino askoz handiagoa (2.735.206 €).

Emakumeek sortutako enpresak % 48,75 izan ziran eta % 31,25 migratzaileek sortutakoak (2022an baino % 7 gehiago). 160 enpresek 209 enplegu sortu zituen igaz.

Kokapenari jagokonez, enpresa barriak batez be Abandon (% 24,37), Ibaiondon (% 20) eta Deustun (% 15) kokatu ziran. Horreezaz gan, enpresak sortu ziran Basurtu-Zorrotza (% 10,63), Errekalde (% 9,38), Begoña (% 8,75), Uribarri (% 5,63) eta Otxarkoaga-Txurdinaga (% 3,12) auzoetan.

Jarduera-sektoreei jagokenez, 2023ko enpresa barrietako 30 kultura eta sormen-industrietakoak dira; 16 enpresa saltokiak dira, 12 zerbitzu aurreratuen sektorekoak eta 7 internet eta ekonomia digitalaren ingurukoak.

2023ko zifretan hurbileko negozioen gorakadea nabarmentzen da, izan be, osasunari eta ondoizateari (17 negozio), estetika eta irudi pertsonalari (17) edo ostalaritzari (17) lotutako jarduerak dira.

Enpresen bideragarritasuna

Bilbao Ekintzaren bidez Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu arlotik sortu eta lagundutako enpresa eta saltokiak autortzeko sortu zan. Azpimarratzekoa da Bilbon 2004tik 2.453 enpresa sortu dirala udal Ekintzailetza Zentroaren laguntzinoakaz. 2003an uribilduan sortutako 81 enpresetatik kopurua bikoiztu egin da hogei urte geroago, igaz sortutako 160 enpresetara heldu baitzan.

Ganera, egitasmo horren laguntzionakaz sortutako enpresen bidegarritasuna nabermentzekoa da, halanda ze, 2020ko 112 enpresetatik % 70 hiru urte baino gehiago iraun dabe. 2022an sortu ziran 185 negozioetatik, 165ek aktibo jarraitzen dabe.

Zerbitzu integrala eta personalizatua

2023an zehar Bilbo erdiguneko Zabalgune eraikinean kokatuta dagoan Ekintzailetza Zentroak 2.043 pertsonari emon eutson lehen arretea, 482 enpresa-ekimen jaso zituan (2022an baino 36 gehiago) eta aholkularitza enpresetako 75 konsultari erantzun eutsen. Negozio-planari buruz aholkatutako proiektuei jagokenez 527 izan ziran guztira, aurreko urtean baino 54 gehiago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu