Koldobika Jauregi eskultorea hil da
2024-06-18 07:45 KultureaEuskal eskultore minimalistea bihotzekoak jota hil da.
Jauregi margogintzan, performanceak egiten, produkzinoetan, bideo-sormenean be ibili zan baina zura eta harria lantzen zituan gehienbat, Eduardo Chillida eban maisu.
70eko hamarkadan hasi zan lanean eta era guztietako materialak, ideak eta teknikak erabili zituan.
Hogeita hamar bat erakusketa eta hamar bat beka eta sari jaso zituan, besteak beste, Chillidaren Zabalaga bekea jaso eban 1990ean eta Karl Muller mezenas alemaniarragaz lan egiteko aukerea sortu jakon Düsseldorfen. Alemanian egindako egonaldi luzeak eragin nabarmena izan ei eban Jauregiren lanean eta Euskal Herrian lehendik be entzute handikoa bazan be, mundura zabaltzeko aukerea izan eban.
Azken urteetako erakusketa gehienak Alemanian egin zituan baina, Euskal Herrian be aukerea egon zan haren lanakaz gozetako. Jauregiren erakusketak dagoz, besteak veste, Idiazabalen, Barakaldon, Lemoan eta Donostian.
2012an Ur Mara Museoa sortu eban Alkizan, bere herrian. Alkizan bizi zan gaur egun, bikote eban Elena Cajaraville artisteagaz, Ur Mara Museoa gidatuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!