Arte Ederren Bilboko Museoa Fundazinoaren Patronatuko batzarrean izan da Urkullu

Bizkaie! 2024-06-17 08:00   Kulturea

Juan Mari Aburtok eskerrak emon deutsoz Urkulluri agintaldian zehar jasotako babesagaitik.

Arte Ederren Bilboko Museoa Fundazinoak bere Patronatuaren osoko bilkurea egin dau eta Iñigo Urkullu lehendakaria bertan izan da.

Hasieran, Fundazinoaren Patronatuko txandako buru Juan Mari Aburtok eskerrak emon deutsoz Urkulluri, Patronatuko kideen izenean, agintaldian zehar jasotako babesagaitik.

Gehienbat Bilboko museoaren egungo etapeari egin deutson ekarpena azpimarratu dau Juan Mari Aburto Bilboko alkateakk, Foster eta Uriarteren zabalkuntzearen garapenak aro barri baten hasierea ekarriko baitau euskal kulturearen panoraman.

Handitze-proiektuaren nondik norakoen barri izateaz gan, 2023ko jardueren memoria eta erakundearen egungo bilakaera positiboari buruzko txostenaren gorabeherak be izan ditue Urkulluk eta Patronatuak, besteak beste, aurten bisita-kopurua % 15 hazi dala jakinarazo baita.

Iberdrola Torrean egindako bilerearen ondoren, Patronatua, gonbidatuak eta Iñigo Urkullu museoko lanen ingurura joan dira, aintzatespen eta begiruneko azken irudia argazkitan jasoteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu