2024/06/17 - 2024/09/15

Guggenheim Bilbao Museoan. | Erakusketak

Guggenheim Bilbao Museoa udan

,

Guggenheim Bilbao Museoa ordu gehiago egongo da zabalik udan. Bisitari-kopuru handiari erantzuteko, bagilaren 17tik (astelehena) irailaren 22ra, Museoa 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik egunero. 

Egun horreetan Museora hurreratzen diran bisitariek honako erakusketa honeek izango ditue ikusgai: Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea (babeslea: BBK, irailaren 15era arte zabalik); Marta Jungwirth (babeslea: Occident); Yoshitomo Nara (babeslea; BBVA Fundazioa, bagilaren 28tik aurrera zabalik); Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak (babeslea: BBK), eta Anthony MacCall: Segundo-frakzioa, Film & Video aretoan, bagilaren 19tik aurrera zabalik.

Erretratua: Signos y objetos. Arte Pop de la Colección Guggenheim.

Artea ikasbide programeak 26 urte bete ditu

Astelehenean, bagilaren 17an, Guggenheim Bilbao Museoak 2023–24 ikasturteko Artea ikasbide ekimeranen erakusketea aurkeztuko dau. 

Euskal Autonomia Erkidekoko sei ikastetxetako sei eta hamabi urte bitarteko 98 ikaslek irudimen eta espontaneotasun handiko artelanak sortu ditue eta artelan horrek Museoko Hezkuntza-gunean dagoz ikusgai. 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu