XXXVI. Rafael Mikoleta Eskolarteko Ipuin Sariak emon ditue

Bizkaie! 2024-06-14 08:12   Kulturea

Guztira, 861 ipuin aurkeztu ditue.

Zeuen sormenak zer eraginkorra dan irakurtea nabarmentzen eta idaztea euskerearen transmisinoan. Berba horreekaz edegi dau Bilboko alkate Juan Mari Aburtok XXXVI. Rafael Mikoleta Eskolarteko Ipuinen Lehiaketako sari banaketea. Aurtengo sarituak 8 eta 16 urte bitarteko 14 ikasle izan dira eta, guztira, ikasleek euskerazko gai libreko 861 ipuin aurkeztu ditue.

Parte hartu daben ume eta gazteak eta Bilboko ikastetxeak izan dira ekitaldiaren protagonista. Ekitaldia Arabiar Aretoan egin da, eta bertan izan dira, Euskerako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazinoarteko Gaietako zinegotzi Eider Inunciaga eta Udalbatzako beste ordezkari batzuk. Halanda ze, Udalak atondutako lehiaketa horren helburua da Bilboko gazteen artean euskal literaturea sustatzea eta, horretarako, ikasleei aukerea zabaltzen deutse istorioak irudikatzeko, sortzeko eta berbez adierazoteko.

Lehiaketea, 8 eta 16 urte bitarteko Bilboko ikastetxeetako ikasleentzat da, hau da, Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lau ikasturteetan dabizanentzat. Euskerazko ipuinen lehiaketearen izena Rafael Mikoleta da, lehenbiziko euskal gramatika osotu eban personearen omenez, eta urtero egiten da, 1988. urtetik.

Epaimahaia, ondokoek osotu eben: Eneko Zuloaga, Galder Urzaa, Mikel Etxaburu, Maite Santiago, Irune Urrizelki, Juan Ramon Madariaga, Lutxo Egia eta Txani Rodriguez.

Irabazleak

- A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak):

  • Aimarrek ez du hitz egin nahi. Haizea López Domingo. Artxandape Ikastola HLBHIP.
  • Mari Puri Txoriburu. Aroa Elizundia García. Urretxindorra Ikastola.
  • Desafinatutako diapasoia. Oier Encinas Logacho. Kirikiño Ikastola HLBHIP.

- B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak):

  • Nire barneko traganarrua. Markel Urkiaga Telleria. La Salle Bilbao HLBHIP.
  • Ogi eta oihal artea. Sare Urizar Asensio. Karmelo Ikastola IPI.
  • Amets bat izan da? Ane Martínez Revuelta. Deustuko Ikastola IPI.

- C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak):

  • Bihotz handiko gizon beldurgarria. Urtzi Goikoetxea Peñas. La Salle Bilbao HLBHIP.
  • Koloredun marrazoa. Noa Rodríguez Martínez. Deustuko Ikastola IPI.
  • Israel eta Palestina. Bi ipuin motz historian zehar. Jorge Martínez de Paz. Ignacio Ellacuría-Zurbaran BHI.

- Bilbao Balioen Uria saria, C kategoria:

  • Urpean. Oier Olmos Chico. San Adrian BHI.

- D kategoria (DBHko 3. eta 4. mailak):

  • Zer da maitasuna. Tania Serbanescu Podac. Artxandape Ikastola HLBHIP.
  • Ametsetako ikasbidaia. Uxue Larruzea Lopez. San Adrian BHI.
  • Collage-aren atzeko istorioa. Leire Ramil de Lucas. San Adrian BHI.

- Bilbao Balioen Uria saria, D kategoria:

  • Egunez egun. Arantza Landaburu Iñurrieta. Artxandape Ikastola HLBHIP.

Sarituek opariak jaso ditue, esaterako patinete elektrikoak, teleskopioak, proiektore eramangarriak, kirol-kamerak edo bat-bateko argazki-kamerak.

Akzesitak

- A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak):

  • Katu beltza. Mikel Bilbao Cuesta. Kirikiño Ikastola HLBHIP.
  • Laila. Malen Sagarna Villanueva. Karmelo Ikastola IPI.
  • Neska euskalduna. Katixa Villanueva Agirregoitia. Kirikiño Ikastola HLBHIP.

- B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak):

  • Zerrenda luzea. Ion Oleagoitia Ruano. Kirikiño Ikastola HLBHIP.
  • Hondartza garbiak. Oa Goenaga Gallastegi. Kirikiño Ikastola HLBHIP.
  • Abenduko mahatsak. Mikel Larrañaga Martinez. Deustuko Ikastola IPI.

- C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak):

  • Uretako margolaria. Alba Benito Álvarez. Deustuko Ikastola IPI.
  • Nire istorioa. Laiatz Egiguren Santamaria. Ignacio Ellacuría-Zurbaran BHI.

- D kategoria (DBHko 3. eta 4. mailak):

  • Justiziaren lorategia. Ivan Lobo de Miguel. San Adrian BHI.
  • Obsesioa. Peio Garaizar Barrio. Ignacio Ellacuría-Zurbaran BHI.
  • Adiskidetasunaren odisea. Haizea Campo Sasiain. Deustuko Ikastola IPI.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu