Gurari Emakumeen Etxeak badauka logoa

Bizkaie! 2024-06-13 13:29   Kulturea

Iker Vazquez Artetxek diseinautakoa da.

Logoak Benturillena 17ko udal lokalean dagoan Etxearen izenaren kontzeptuak islatu ditu Olatua izeneko proiektuan. Momentu honetan, Etxea egokitzeko eta horreek kudeatzeko sistemea izateko prozesua lantzen dabiz.

Esparru inklusiboa izango da eta bertan hainbat espazio balioaniztunen eta prestakuntza, sozializazino eta topaketa- jardueren bidez, emakumeen ahaldundutze indibidual, kolektibo eta sozio-politikoaren alde lan egingo da.

Gurari Etxeak Udalaren konpromiso politikoari erantzun nahi deutso, izan be, Getxoko Bardintasun Kontseiluan orain urte batzuk mpbimentu feministak eta emakumeen alkarteek egindako proiektu komunitarioari erantzun nahi deutso. Konpartiduteko gunea izango da, Getxoko emakume guztiek eta guztiontzat eregia eta hemendik aurrera logo hau izango dau Amaia Aguirre alkateak zehaztu dauenez.

Udalak 70 proposamen jaso ditu eta horreetatik 44 onartu dira, deialdian zehaztutako baldintzak beteten zituelako. Lehiaketa hau transizino-taldearen ideitako bat izan zan (30 emakumek osotutako hasierako talde eragilearen ordezkariak). Talde horrek Etxeko gai zehatzak zehazten parte hartu dau, besteak beste, Gurari izena, euskerazko desioa adierazoten duena eta, bestetik, Gu (gu), ura (ura, itsasoaren hurrekotasunak markautako gure nortasunari jagokonez) eta egin, jarduerea, mobimentua), Etxea berbeagaz batera. Izena be euskeraz izateko desioa izan da.

Eskerrak emon nahi deutsaguz lehiaketan parte hartu daben guztiei egindako ahaleginagaitik, lanagaitik eta interesagaitik. Gure ustez, logo irabazleak Etxearen helburuen espiritua jasoten dau, izan be, egileak zehaztu dauenez, helburua da intersekzionala, edegia, librea, abegikorra eta hezitzailea izatea eta islatzea alkarte feministek eta emakumeen alkarteek etxe barri hau izateko daben gogoa. Uste dogu logoa oso egokia izango dala hainbat aplikazinotan erabilteko, bai bakarrik, bai Udalaren logoagaz batera be eta berehala lortuko dauela Getxoko emakumeak batzeko gune honen identifikatzaile izatea. Aurreikusita dago urteko azken hiruhilekoan edegi ahal izatea Gurari Emakumeen Etxea nabarmendu dau Carmen Díaz Gizarte Kohesinoko zinegotziak.

Iker Arteche Vazquezek 3.000 euroko saria jasoko dau. Diseinatzaile hau Arte Ederretan lizentziaduna da eta Arteko Ikerketa eta Sorkuntza Masterra, Diseinuaren Kudeaketa Masterra eta Diseinu eta Produkzinoko goi-mailako graduduna pozik agertu da lortutako sariagaz eta bere proposamena Gurari Etxearen espirituagaz eta helburuakaz bat datorrelako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu