Izaskue Arrue zentroa edegiteko akordioa sinatu dabe

Bizkaie! 2024-06-11 08:51   Kulturea

Kulturea sortzeko eta euskal kulturaz disfrutetako aukerea izango dogu adierazo dau Lukas Etxeberriak.

Maider Etxebarria eta Lukas Etxeberria. | Ikusi handiago | Argazki originala

Etxebarria Kabineteak eta Lazarraga Alkarteak akordioa lortu dabe Izaskun Arrue Kulturgunea edegiteko eta Gasteiz Antzokia-Euskerearen Etxea proiektua aurrera eroateko.

Akordioa 2024ko hitzarmena sinatzean jarriko da martxan. Holan, Lazarraga Ruiz de Bergara jauregian sartu ahal izango da (erdigune historikoko Errementari kalean) eta laster hasiko dira jarduerak programetan. Hitzarmenaren baldintzak Tokiko Gobernuaren Batzordeak egingo dauen hurrengo bileran berretsiko ditue urteko hitzarmena onartzean.

Alkatea, Maider Etxebarria, pozik agertu da, izan be, pauso honi esker, Gasteizen bultzada handia emongo deutsagu euskerazko kulturearen garapenari. Horren bidez, legealdi honetarako geuregan egoan konpromisoa bete eta uri-proiektua jarriko dogu martxan, beti defendidu eta landu dogun moduan.

Bestalde, Lazarraga Kultur Alkarteko lehendakariak, Lukas Etxeberriak, adierazo daunez, Lazarraga Kultur Alkartea itxaropentsu dago lortu dan akordioagaz. Batetik, Gasteiz Antzokia – Euskerearen Etxea proiektuaren korapiloa askatu dogulako, alkarlan zintzoa lortuz egungo udalagaz. Eta bestetik itxaropentsu gagoz, Gasteizen, barriro be, kulturea sortzeko eta euskal kulturaz disfrutetako aukerea izango dogulako Izaskun Arrue Kulturgunean.

Akordioa dala eta, 2024rako plan operatiboa aldatu behar izan da eta dagoeneko Lazarragak aurkeztu deutso plan barria Udalari. Datu ekonomikoei jagokenez, dirulaguntzinoa, 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoa, 325.000 eurokoa izango da, hasiera batean aurrez ikusitako 350.000 eurokoa izan beharrean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu