Emakume oihalgileak eta bertsolariak omendu ditue
2024-06-10 13:43 BertsolaritzeaAmasa-Villabonako Subijana etxean.
Amasa-Villabonako Subijana etxea oihal fabrikea izan zan pasa dan mendean, 1860tik 1980ra hain zuzen be. Gaur egun, Euskal Herriko Bertsozale Alkartearen egoitza da. Halanda ze, memoria historikoko ariketea egin nahi izan dau Amasa-Villabonako Udalak Bertsozale Alkartearen laguntzinoagaz.
Oihal fabrikean emakumeak ziran langile gehienak eta eurak omentzeko ekitaldia egin eben bagilaren 7an: Subijana etxearen joana eta oraina lotuz, emakume oihalgileak eta bertsolariak omenduz.
Hasteko, familia argazkia atara eben, garai bateko eta gaur egungo langileakaz. Ondoren, Subijana etxeko ganbaran, Beatriz Unzue alkateak egin eutsen harrerea joandakoei eta eskerrak emon bertan lan egin eben langileei, euren lana autortuz, baita egun Bertsozale Alkarteak egiten dauena be. Gero, Fanny Alonsok eta oihal fabrika zaharrean lanean ibilitako emakumeek egin eben berba. Azkenik, Bertsozale Alkartearen izenean Aritz Zerainek gaur egun Bertsozale Alkarteak egiten dauen lana adierazo eban.
Horma-irudiaren inaugurazinoa
Izaro Lizarragak eta Arantxa Orbegozok Subijana etxean egindako horma-irudiaren sortze prozesuaren adierazpenak emon zituen, emakumeen istorioak lehen planora eroateko beharra azpimarratuz. Horma-irudia Maialen Lujanbioren bertso batek osotzen dau:
Historiaren fardotik
saltatu ta tira
hamar lerro hitzezko
hamar metxa dira
lerrotik errimara
metxatik harira
kanillatatik pasa
ta ahotsa argira...
Eskuen memoria
bertsotan ari da.
Horrezaz gan, oihal fabrikeari eta garaiko emakume bertsolariei eskainitako bertso saioa egin zan. Bertso saio tematikoak, 1880-1960 urte bitarteko Subijana oihal fabrikearen barrura sartzeko aukerea emon eban. Amaia Agirrek gidatu eban saioa eta kantuan ibili ziran Alaia Martin, Nerea Ibarzabal eta Oihana Iguaran bertsolariak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!