Eskola Antzerkiaren urteroko galea Bilboko Arriaga Antzokian izango da

Bizkaie! 2024-06-05 11:11   Kulturea

Bilbok Udalak sustatuta, bagilaren 9an izango da, 17:00etatik aurrera.

Guztira, uriko 10 ikastetxetako (publikoak zein pribatuak) 16 antzerki-taldetako 316 ikaslek parte hartu dabe deialdi honetan eta domekan aurkeztuko dira hautatutako sei antzezlanak, Eskola Antzerkiaren Urteroko XXVII. Galan. Bilboko Udalak 1995. urtetik sustatzen dau Bilboko ikastetxeen artean lehiaketa hau, umeen artean Arte Eszenikoak sustatzeko helburuari eusteako.

Ekitaldia arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta edizino honetan irabazleen antzezpena izango da.

bagilaren 9an, gonbidapen erreserbatuen kupo bat egongo da Arriaga Antzokiko leihatiletan.

Ondokoak dira aurten hautatutako sei antzezlanak:

  • Ibarrekolanda Institutua: Lan eszeniko global onena - Sarri min ematen du akordatzeak.
  • El Ave Maria Eskolea: Proposamen eszeniko originalena: - Los cuentaliburus de Bibolin.
  • Zazpilanda Eskolea: Obrearen alderdi teknikoak hobeto konpontzea - Mareak eta sustraiak.
  • Ibarrekolanda Institutua: antzerki, jantza, zirku edo beste edozein diziplina eszenikoren modalidadeak berreskuratzeko lan onena - Nork lotu gaitu etorkizunik gabeko gurdi honi?.
  • Uribarri Eskolea: Lehen hezkuntzako lanik onena - Mirariak Aliziaren lurraldean.
  • Txurdinaga Behekoa Institutua: Bigarren hezkuntzako lanik onena - Shine &Sparkles. XXI.mendeko nerabeak.

Sei proposamen horreek 300 euroko saria jasoko dabe eskudirutan. Era berean, deialdian parte hartzen daben guztiek laguntza ekonomikoa jasoko dabe egindako lanagaitik, baita diplomea be.

Eskola-antzerkiaren Lehiaketea eskola-umeak protagonista dituen antzezpen, egokitzapen edo sorkuntza propioen erakusketa bat da. Edizio honetan Bilboko 10 ikastetxe publiko eta pribatutako 16 antzerki-taldetako 316 ikaslek hartu dabe parte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu