11 bertsolari Euskal Herriko Eskolarteko Finalean
2024-06-05 08:12 BertsolaritzeaBagilaren 15ean izango da, Arantzako Frontoian.
Lurraldez lurralde jokatutako eskolartekoetatik sailkatutako 11 bertsolari gazte ibiliko dira kantuan bagilaren 15ean Arantzako Frontoian. Apirilean hasi eta orain arte egin dira Eskolartekoak Oinak buruan goiburupean.
Udabarriko ohiko hitzordua izaten da Euskal Herriko Eskolartekoa. 14 eta 18 urte bitarteko Euskal Herri osoko gazteak alkartuko ditu 36. edizinoak.
Gipuzkoko finala apirilean jokatu zan Lasturren eta bertatik June Aiestaran eta Joanes Azpillaga sailkatu ziran. Nafarroako eskolartekoa maiatza hasierean egin zan Iruñeko Laban eta bertan Kattin Madariagak eta Kattalin Lizarragak eskuratu eben Arantzan kantetako txartela. Aramaion jokatutako finalean, barriz, Hegoi Amabizka eta Iraide Onaindia sailkatu ziran Arabako ordezkari izateko.
Bizkaiko eta Gazte Xilabako finalak izan dira jokatzen azkenak. Maiatzaren amaierean Arrigorriagan egin zan Bizkaiko Eskolarteko finala eta Kelmene Abaitua eta Ekhi Zuluaga sailkatu ziran. Lapurdiko ordezkariak Haira Aizpurua eta Unax Aizpurua izango dira eta Baxenabarrekoa, Nahia Etcheverry.
Bagilaren 15ean, arratsaldekio 17:00etan hasiko da Euskal Herriko Eskolartekoa Arantzako Frontoian. Saioa amaitutakoan mokadua eskainiko dabe eta bertaratutakoen artean sariak zozketatuko dira. Sartzea doban izango da.
Ikastolen Alkarteak eta Bertsozale Alkarteak atontzen dabe gazteen bat-bateko bertsolari txapelketea. Aurten, Arantzako Udalaren babesa izango dau egitasmoak. Bertsozaletzea eta gazteei jentaurrean kantuan hasteko aukerea emoten dau Eskolartekoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!