Lanak, Euskera Jentea izango dau gaitzat
2024-06-05 07:47 Kulturea2024ko deialdia, esku-hartze artistikoei zuzendutakoa izango da.
Gerediaga Alkarteak eta Durangoko Udalak zazpigarren urtez martxan jarriko dabe Durangoko Azokan emongo daben Sormen Bekea da. Egitasmoaren helburua euskerazko sorkuntzea sustatzea eta sortzaile barriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emotea da.
2024ko deialdia, esku-hartze artistikoei zuzendutakoa izango da. Azken urteetan, Durangoko Azokeak Durangoko Arte eta Historia Museoan be ekitaldiak atondu ditu. Deialdi honetako sormen bekarako proposamenak museoan edo/eta museo inguruan egiteko esku-hartzea izan beharko dira, horretarako edozein diziplina aintzat hartuta: piktorikoa, eskultorikoa, ikus-entzunezkoa, performatiboa...
Sarituko dan proposamena, 2025ean Durangoko Arte eta Historia Museoan eskaintzea da helburua.
Aurreko sei edizinoetan, literaturea, musika, ikus-entzunezko, proiektu digitalak, arte eszenikoa eta familia transmisinoan eragiteko proposamenak saritu dira:
2018: ATOPIArpg euskerazko rol jokoa (literaturea).
2019: Kai Nakai. Iratxe Agileraren lehenengo lana (musikea).
2020: Bañolet. Lau ataletako telesaila (ikus-entzunezkoa).
2021: Barraka. Bideojokoa. Egilea: Ibai Aizpuru.
2022: Eukalyptus. Jon Ander Urresti. (arte eszenikoak)
2023: ARGIZAGI, Zubiak adiskidetasunerantz. Marramiau Sorkuntza Taldea (Aurten, 2024an, 59.Durangoko Azokan estreinauko da lana Saguganbaran).
Oinarrien laburpena
- Norentzat: sortzaile barrientzat (aurkezten dauen proiektua bere lehen edo bigarren esku-hartze artistikoa izatea. Taldeka egindako lanak ez dira kontuan hartuko. Proposamena talde batek aurkezten badau, taldearen lehen edo bigarren esku-hartze artistikoa izan beharko da).
- 18 urtetik gora
- Banaka zein taldeka.
- Bekearen zenbatekoa: 15.000€
- Sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emongo jako eta lehiaketa bidez aukeratuko da.
Epea
2024ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, zarratuko da lanak aurkezteko epea.
Aurkezpen modua
Proposamenak posta elektronikoz bialduko dira hurrengo helbide elektronikora: gerediaga@durangokoazoka.eus
Aurkeztu beharreko dokumentu batzuk:
- Eskaera formularioa.
- Sortzailearen curriculuma eta portfolioa.
- Proiektuaren memoria (motibazioa, luzera, kronogramea...).
- Balorazino erispideak: proiektuaren kalidadea; gaitasun barritzailea eta originaltasuna; Durangoko Museoak eskaintzen dituan espazioetara egokitzeko gaitasuna; eta proiektua zabaltzeko gaitasuna.
- Gaia transmitiduteko gaitasuna.
- Aurrez aurreko proiektua defendiduteko arrazoiak.
- Ebazpen prozedurea: aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu epaimahaiak. Ondokoek proiektua defendidu beharko dabe epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketearen ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen barri 59. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emongo da.
- Urtebeteko epea izango dau hautatuak proposamena lantzeko eta 60. Durangoko Azokan (2025ean) erakutsiko dau emoitzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!