Erramun Baxok ohorezko euskaltzaina hil da 95 urte zituala

Bizkaie! 2024-06-04 12:36   Kulturea

Gorpua gaur arratsaldetik (hilak 5) aurrera izango da Hiriburuko tanatorioan. Lur-emotea, barriz, barikuan izango da, 14:30ean, Milafrangako eleizan.

Andres Urrutia euskaltzainburuak zehaztu dauenez, Baxok euskaltzain jakintsua zala, beti euskerearen geroaz kezkatuta ebilen euskaltzalea eta, gainera, soziolinguistikan goren mailako aditua.

Erramun Baxok ohorezko euskaltzain zenaren gorpua gaur arratsaldetik (hilak 5) goiti izango da Hiriburuko tanatorioan (Lohizun karrika, 4). Ehorzketa, barriz, barikuan izango da, 14:30ean, Milafrangako eleizan.

Erramun Baxok

Suhuskunen (Nafarroa Beherea) jaio zan Baxok, 1928ko abenduaren 26an. Filosofian doktorea (Laval Unibersidadea), Euskal Kultur Erakundearen buru izatetik erretiroa hartuta egoan. Euskaltzaindiak urgazle izentau eban 1996ko martiaren 29an, eta ohorezko 2010eko urtarrilaren 29an. Euskaltzaindian ondoko batzorde honeetan egin eban lan: Jagon saila (1995-1999) eta Sustapena (1999-2021).

Zenbait idazlan be plazaratu zituan: Euskaraz bizi [zuz.] (1984-1990); Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian [alkarlanean] (2010); Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian [alkarlanean] (2011).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu