Eszenaz denporaldia zarratuko dau 'Cuarteta', Rosario Toledoren ikuskizunak

Bizkaie! 2024-06-04 11:14   Kulturea

Bagilaren 6an izango da estreinaldia Azkuna Zentroan, 19:00retan.





Rosario Toledo flamenko-jantzari eta koreografoak Cuarteta aurkeztuko dau, Bilboko Udaleko Kultura eta Gizartearen Zentroko 2023-2024 Zuzeneko Arteen Denporaldia zarratuko dauena. Pieza honek inauteri-laukote baten saioa egiten dau jantzearen eta kantuaren bidez. Cadizko inauteri-talde petoa da eta taldekideak ez dira inoiz lau, hiru edo bost.

Rolak alderantzikatzean, Rosario Toledok, Inma La Carbonera-k eta Eva La Lebri-k atzerantz jantzan egiten, atzerantz kantetan eta atzerantz barre egiten dabe. Eta hori guztia egiten dabe, obarioak matrailetan, birikak surrean, burua ipurdian eta bizkarra kopetan dituela. Errepertorioa tradizionala da, iraulia, alderantzikatua, aldatua, nahastautakoa, kontrakoa, antagonistea.

Flamenkoa atzerantz jantzan egiteak zer dakarren ikertzean, konturatzen gara zenbateraino dagoan berez flamenkoa alderantzikaturik. Inauterietako umorea, beraz, ezarritako egiturea kolokan jartea da guretzat, alderantzikatzeko lekua eta denporea, dana sartzen baita aurretik zein atzetik, azaldu dau artisteak.

Rosario Toledok Inma La Carbonera eta Eva Ruiz La Lebri ditu agertokian. Flamenkoaren tradizinoko emakume kantari bi dira eta jakin-minaz eta prestasunaz laguntzen dabe, hareek dakitena proiektu honen zerbitzura jarriz. Bertan, Cádizko inauterietako umorea ikertu dabe, alde femeninotik, Idoia Zabaletaren eta Pedro G. Romeroren laguntzinoagaz.

Erosi sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu