Bilbao Bizkaia HARRO 2024k bagilaren 14tik 23ra ekingo deutse jarduerei
2024-06-04 09:33 KultureaBilbon, Derion, Santurtzin, Sodupe-Gueñesen eta Getxon be atonduko da.
Bilbao Bizkaia HARRO 2024, hau da, Euskadiko LGBTI+ Harrotasunari lotutako ekimena badator, bagilaren 14tik 23ra egingo da aurten. Aisia, kulturea eta aldarrikapena batzen dituan topaldi honek hamar urte bete ditu; beraz hamarkada betea emon dogu jantzan eta lanean oinarrizkoak diran aldarrien alde: norberak nahi dauena izateko, sentiduteko eta maitatzeko eskubidea.
Bilboko kaleetan, Arenalean eta Santurtzin egingo dira BBHARROren jarduerak, baita Derion, Sodupe-Gueñesen eta Getxon be.
Udalerrietako programazinoa bagilaren 14an, 15ean eta 16an izango da; bagilaren 14an, Derion; 15ean, Santurtzin eta Sodupe-Gueñesen. Hilaren 16an, Getxok hartuko deutse txandea. Azkenik, Bilbon zabalduko da ortzadarra bagilaren 20tik 23ra.
Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Basquetourrek, bai eta Santurtziko, Getxoko eta Derioko udalek be, babesten dabe aniztasunaren aldeko ekimen hau.
Bilbao Bizkaia HARROk kultur eta aisialdi jarduera eta proposamen ugari atondu ditu, beti be aldarrikapenaren eta sensibilizazinoaren harian. Herriotako egitarauei buruzko xehetasunak aurrerago zehaztuko dira. Aurrerapen lez, ohiko jarduerak egingo dira Bilbon, besteak beste, sarrera libreko eta dobako jarduerak, Kale Nagusiko zumba saioa (hilaren 23an izango da) edo bagilaren 22an itsasadarra zeharkatuko dauen Ur Parade edo itsas ibilaldia.
Beste jarduera interesgarri bat bisita gidatuena izango da, izan be, Euskal Herriko LGBTI+ mobimentuaren historiaren mugarriak eta kolektiboaren gaur egungo topaguneak jorratuko dira.
LBTI+ emakumeek LBTI+ emakumeentzat diseinautako HARROladies agendea be nabarmendukoda; eta jakina danez, takoiez, distiraz, bitxikeriaz, lotsabakotasunaz eta aldarrikapenez jantziko da Bilbao Bizkaia HARROrentzat oso kuttuna den Drag Jaia, dragean ibili gura daben belaunaldi barriak ikusarazoteko aukerea emoten dauelako.
Azkenik, LGBTI+ film laburren dobako zikloa azken hiru urteotan jorratu da Zazpikaleak/Casco Viejo metro geltokian, Eusko Trenbide Sarearen lankidetzeari esker. Agenda honetaz gozetako, geltokira hurreratu besterik ez da egin behar.
Izen-emotea zabalik
Azaldutako jardueretan parte hartu nahi dauen edozeinek zabalik dauka izen-emotea Bilbao Bizkaia HARROren webgunean.
Babesleak
Berdindu-Eusko Jaurlaritzea, Euskotren, Metro Bilbao, BilbaoPort – Bilboko Portua, Eusko Trenbide Sarea, Ertzaintza, BBK Fundazinoa, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Euskalduna Jauregia, Euskaltzaindia, Txakolingunea-Bakioko Txakolinaren Museoa, Foru Liburutegia, EiTB, Aguas Alzola eta The Artist Hotela. Eta aurten, lehenengo aldiz: Institut Français, Getxoko Kirol Portua, Gueñesko Merkatarien Alkartea eta udalerri horretako Gueñes Gaztea gazteria-zerbitzua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!