Nafarroan 4.036 ikaslek egingo ditue azterketak gaur, bihar eta etzi
2024-06-04 08:43 KultureaEguaztenean, 5ean, hasiko dira Unibersidadean Sartzeko Ebaluazinoaren probak UPV/EHUn.
Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 12.073 ikaslek eta Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo bat egin daben 849k Unibersidadean Sartzeko Ebaluazinoa (USE) hasiko dabe bagilaren 5an, eguaztenean, Euskal Herriko Unibersidadean. 12.922 persona horreei aurreko ikasturteetako 511 ikasle gehitu behar jakez, notea igoteko irakasgai espezifikoetara aurkezten diranak. Danetara, 13.433, igazkoa baino % 0,2 handiagoa da, orduan 13.401 matrikulau baitziran USE egiteko.
Nabarmentzekoa da LHko ikasleetan jasotako igoerea, 815tik 849ra pasau dira, %4 gehiago.
USE hiru egunetan zehar egingo da, barikura arte, hilak 7, hiru campusetan banatutako 40 epaimahaitan.
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioak bi fase ditu: sarbidea eta onarpena. Sarbide faseak helburu hau du: ikasleek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egiteko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak neurtzea. Honako bost azterketa dira: Gaztelania eta literaturea; Euskerea eta literaturea (eguatenean 2024ko USE edegiko dauen azterketea); Espainiako historia ala Filosofiaren historia (ikasleek bietatik bat aukeratu leikie); Lehenengo atzerriko hizkuntzea; eta Batxilergoko 2. mailako modalidadeko derrigorrezko gaia. Gai bakotxak 0 eta 10 bitarteko notea jasoko dau, eta fase honetan gehienez 10 atara daiteke.
Batxilergoko notearen eta fase orokorreko kalifikazinoaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (% 60 Batxilergoari edo Heziketa Zikloari jagoko eta % 40 fase orokorrari) 5 puntu edo gehiago lortuta probea gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak fase orokorrean gitxienez 4 puntu lortu baditu.
Onarpen fasea borondatezkoa da. Ikasleak edozein irakasgai aukeratu leike Batxilergoko bigarren mailako enborreko aukerazko irakasgaien artean, gehienez, lau. Notea igoteko be balio leikie sarbide fasean egindako irakasgaietako batzuek.
Azterketei jagokenez, pandemian sortutako egitura malguari eutsi jako.
Informazino guztia hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!