Aste Berdeak uraren garrantziaz kontzientzietako beharra nabarmenduko dau

Bizkaie! 2024-06-04 08:07   Kulturea

Publiko guztientzako jarduerak bagilaren 3tik 9ra.

Herritarrak uraren garrantziaz jabeutzea izango da 2024ko Aste Berdearen helburuetako bat, bizitzarako eta gure planetarako ezinbesteko baliabidea baita. Aurreko edizinoetan bezela, aurten be Getxoko Udalak atonduta, hainbat dibulgazino-jarduera eta ekimen programau dira, edade guztientarako, besteak beste, tailerrak, itsasontzira ibilalditxuak, hegaztiei eraztunak jartea, hondartzak eta itsasoa garbitzea, eta ibilbideak

Programea, hilaren 3an, hasi da txorrotetarako atomizagailuen banaketeagaz ur-konsumoa murrizten laguntzeko, Areetako Geltokia plazan, 12:00etatik 13:00era. Arratsaldean, jarduera bi izan dira: material birziklatutik abiatuta collage artistiko bat sortzea eta bestea, hondakinen bolumena murriztu ahal izateko etxean konposta egiten ikasteko tailerra Algortako Geltokia plazan.

Bagilaren 4an, barriz, 12:00etatik 13:00era, txorrotetarako atomizagailuak emongo ditue barriro, baina Algortako Geltokia plazan, 18:00etatik 20:00etara, etxetik kanpo osasuntsu jateko hainbat errezeta kozinauko dira, elikadura osasungarria eta jasangarria izatea buruzko aholkueakaz, aitatutako lekuan bertan.

Maiatzaren 5eko programazinoan, birziklautako materialetatik gitarrea egiteko tailer bat egingo da, Algortako San Nikolas plazan, 18:00etatik 20:00etara eta ordu berean, baina Areetako Geltokia plazan, ontzi-garbigailu naturala sortzeko tailerra egongo da.

Areetako Geltokia plazan, eguenean, 12:00etatik 13:00era, erabilitako orioa birzikletako enbuduak banatuko dira. Bestalde, Algortakoan, 18:00etatik 20:00etara, umeentzako jaboi tailerra eta furgobaratza dauen lorezaintza tailerra izango dira, landareak landatzeari eta jagoteari buruzko aholkuak emoteko.

Bagilaren 7an, barikuan, orio erabilia birzikletako enbudoak emongo ditue barriro, baina Algortako Geltokia plazan eta arratsaldean, 18:00etatik 19:00retara, Pirata Garrapata munduko klima aldaketeari buruzko kale-antzerkia antzeztuko dabe Areetako Geltokia plazan.

Zapatuan, hegaztiei eraztunak jarriko deutsee 08:30etik 11:30era, Bolueko Hezeguneko Ponpa-Etxean; martxa nordiko bat egingo da kostaldetik, 10:00etan; ibilaldi bat herriko zugatzak ezagutzeko, 11:00etan; belaontzi handian nabegetako jarduera bat egingo da dokumental baten proiekzinoagaz eta itsasoaren garbiketeari be ekingo jako, 11:00etatik 14:00etara, eta ibilbide geologiko bat Galeatik Azkorrira, 18:00etatik aurrera.

Azkenik, domekan, bagilaren 9an, hondartzak garbitzeko jardunaldia izango da, 11:00etatik 13:00era.

Era berean, txanda bi egongo dira itsasontziz urteera bat egiteko, 11:30ean eta 12:30ean, gure itsasoa zelan jagon jakiteko, Imanol López Díazen eskutik; ekoipuinak, 12:00etan, Algortako Geltokia plazan, eta uri-baratzeen sorkuntzeari buruzko tailerra Ingurumen Gelan, 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era.

Balkoiak eta Leihoak Apaintzeko VIII. Lehiaketea

Garagarrilaren 8ra arte egongo da zabalik izena emoteko epea. Sari bi egongo dira, 300 eta 150 eurokoak, lorezaintzako produktuakaz trukatzeko Getxoko saltokietan.

Jarduera guztiak doban izango dira eta batzuetan parte hartu ahal izateko izena emon beharko da, telefonoz, 605 74 90 64, edo e-postaz, getxoasteberdea@gmail.com, hautatutako jarduerea, izen-abizenak eta eskuko telefonoa zehaztuz. Euria egiten badau, jarduerak lekualdatuko dira. Jarduera-programeari eta inskripzinoei buruzko informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu