ARF jaialdia, Legution eta Zambranan
2024-05-31 13:08 MusikeaBagilaren 8an eta 15ean, hurranez hurran.
Azkena Rock Festival jaialdiak, hirugarren urtez, Arabako Foru Aldundiaren eta Legutioko eta Zambranako udalen eskutik, dobako programazinoa eskaintzen dauen Araba ARF Tour bitartez rock and rollaren espiritua eta jaialdiaren sukarra Arabako herrietara helduko dira.
Bagilaren 8an, zapatuan, ondoko talde honeek joko dabe Legution: Amann & The Wayward Sons talde bizkaitarra, agertokiak blues rock doinuz betetzeko asmoz; eta Colapso taldea, punk-rock musika reggae, ska edo rap estiloak buztartzen dituana. Bagilaren 15ean, barriz, Zambranan izango da hitzordua: Los Retros bilbotarren rock and rolla eta Vuelo 505 taldearen soinu indartsua izango doguz.
Atontzaileek eskerrak emon deutsee Arabako Foru Aldundiko Kultura Sailari eta Legutioko eta Zanbranako udalei, urtero emoten daben laguntzino eta babesagatik.
Azkena Rock Festival jaialdia estaduko Rock & Roll jaialdi nagusia, bagilaren 20an, 21ean eta 22an egingo da Gasteizko Mendizabalan. Agertoki ganean, hainbat estilotako artistak izango dira, esaterako Queens Of The Stone Age, Band Of Horses, Sheryl Crow, Jane’s Addiction, L7, Mavis Staples, Warren Haynes Band, Tarque & La Asociación del Riff, Redd Kross, Arde Bogotá, Ty Segall, PiL.T, The Real McKenzies, Lendakaris Muertos. Guztira, 56 talde entzuteko aukerea izango da.
Sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!