Zelanda taldearen 'Irentsita' kantu barria plazan

Bizkaie! 2024-05-29 08:45   Musikea

Iruntsitako garraztasunak gozetako, arintzeko gogoz dabil taldea.

Zelanda taldearen Irentsita abestiak hasierako korapiloen askatzea dakar amaieran. Gauean gomuta gaiztoak datoz eta bueltaka eta biraka doaz ikuzgailuan legez. Programearen amaieran erropa garbia dago, gomuta ilun horreek zeozertxu naretuta dira goizaldera eta garbiago ikusten dogu bizitza. Berben korapiloak bezela, melodiak be horixe prozesua darabil eta lortu dau Zelandak ansiedade-korapiloak askatzea edo baretzea rock lasai eta tarteka indartsuagaz. Beraz, iruntsitako garraztasunak gozetako, arintzeko gogoz dabil taldea.

Hesian taldea desegin ondoren Fran Urias abeslari eta gitarristeak sortutako taldea da Zelanda.

Bideoari jagokonez, 2023an zehar Zestoako Gaztain Estudiotan grabautakoa eta nahastautakoa da; grabazinoa, nahasketak eta produkzinoa Eñaut Gaztañagak egin ditu.

Zelanda dira:

  • Tekladuak eta ahotsak: Lander Anton.
  • Ahotsa: Maria Ereña.
  • Gitarra eta ahotsa: Fran Urias.
  • Baxua: Xabi Seko.
  • Batería: Iñaki Bastida.
  • Gitarrea: Mikel Arrieta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu