SUAKAI taldeak 'Natura' diskoa aurkeztuko dau
2024-05-28 09:06 MusikeaMadrilgo OCINE Urban Caleido Urban-en, maiatzaren 28an, 19:00retan.
Zezeilaren 17an Iruñeko Gayarre Antzokian izandako aurreestreinaldiaren ostean, maiatzaren 28an SUAKAI kolektiboak Natura diskoa kaleratu dau. Disko hau munduan dagoan lan bakarrenetakoa da, Dolby Atmos soinu sistema murgilgarrian jorratutako konposizinoa dakarrena; entzuleari musikearen pertzepzino guztiz berezia eta murgiltzailea eskaintzen deutson esperientzia.
Taldeak diskoa aurkeztuko dau Madrilgo OCINE Urban Caleido aretoan egingo dan kontzertu esklusiboan. Ondoren, bere jaioterrira bueltauko dira bagiilaren 1ean Iruñeko Planetarioan kontzertu berezia eskaintzeko; saio horretan, publikoak Natura obraz gozetako aukerea izango dau argi ikuskizun ikaragarriz eta 12 bozgorailuz osotutako soinu sistema bati esker.
Bien bitartean, Planetarioak SUAKAI ikuskizuna eskainiko dau hemendik eta urte amaierara arteko 6 kontzertutan.
Lehen aurkezpen horreen ostean, musikariek bira nazionalari ekingo deutse -Music in Every Corner- proiektuaren 5. edizinoan. Claudia Osés SUAKAI-ko zuzendarikide eta biolinisteak dinoanez, urtero legez, gure mapako herri eta lekurik ezkutuen eta magikoenetan birea egingo dabe, esperientzia ederra eskainiz paraje ikusgarrietan, gure lanik onena, egungo eszenako musika instrumental eta musikari onenakaz.
Neomusika kontzeptuari eutsiz baina tradizinotik eta musika instrumentaletik ekin eta ikuspuntu barritzailea emon nahi deutsagu gureari; batzuetan, badirudi musika klasikoa entzutea gatxa izan behar dala, ezagutza ikaragarria izan behar dala ha ulertzeko eta balioesteko. Sekretua elementu ezbardinak batzea da, danek musika hori erraz entzun eta gozau ahal izateko adierazo dau konpositoreak. Urte asko esploretan ibili gara eta azkenean gure soinua topau dogula sentiduten dogu, dino Carmonak: musikeari jagokonez, -Natura-k oso-oso landutako eta muturreraino jagondako xehetasun asko dituan soinua dakar eta, datu lez baino ez bada be, Juan Ignacio Emme eta Igor Arostegi Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bakarlarietako bi eta Mikel Krutzaga soinu-jotzailea be geugaz dabiz. Azken 7 urteotako esperientzia guztia lan honetan islatzen da eta pentsetan dogu hau dala gure bizitzan egin dogun lanik onena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!