Bermeoko Nautikako 10 ikasle Ortube ontzia barrizteko lanetan ibili dira

Bizkaie! 2024-05-27 13:05   Kulturea

Jarrerea, motibazinoa eta hartu-emonak landu ditue.

Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIk eta Ortube itsasontziak sinatutako lankidetza hitzarmenari esker, Oinarrizko Lanbide Heziketako 10 ikaslek parte hartu dabe Ortube itsasontzia barrizteko lanetan, irakasle bi eta proiektuko boluntarioen gainbegirapean. Ekimen hau lehen mailako modulu espezifikoen praktiken barruan kokatu da eta benetako lan-giroagaz lehen hartu-emonak izateko aukera baliotsua emoten deutse ikasleei.

Praktikek ikasleei beren etorkizuneko lanetarako ohitura garrantzitsuak lantzeko aukera emoten deutse. Praktika horreek ikastetxean egin beharrean, zezeiletikk, ikasleak zuzenean ibili dira Ortube itsasontzia barrizteko lanetan laguntzen, astean behin, 09:00etatik 14:00etara, esperientzia praktikoa eta errealistea eskaintzen deutsen ingurunean. Gaur da horreen azken eguna.

Praktika horreetan, jarrera, motibazinoa eta hartu-emonak landu ditue, itsasontzia barriztetako lotutako edukiez gan. Lankidetzearen helburu nagusiak honako honeek dira: lanean konzentretako jarrerea sustatzea, lankideen arteko lankidetzea sustatzea, segurtasun-arauen jarraipena ziurtatzea eta tresnen erabilerearen jagoletzea erakustea.

Proiektuan parte hartu daben irakasleak pozik agertu dira gazteek egindako lanagaz eta nabarmendu dabe praktikak oso emonkorrak izan dirala. Era berean, hitzarmena barritzea eta datorren ikasturtean jarraipena izatea espero dabe, etorkizuneko ikasleei be mesede eginez.

Nadia Nemeh Shomaly Bermeoko alkatea eta Xabier Ortuzar Butron alkateordea Ortube itsasontzian izan dira ikasleak egiten dabizen lana bertatik bertara ezagutzen. Biak pozik agertu dira hitzarmenagaz eta ikasleei eta Ortube itsasontzia birgaitzeko proiektuari emoten deutseen onurak nabarmendu ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu