Getxon kokatutako Fangaloka-k saria irabazi dau I. Ostalaritzako Sin Huella Sarian

Bizkaie! 2024-05-24 08:34   Kulturea

#PorElClima planetea jagoteko daben konpromisoagaitik.



Sin Huella
Sariak atondu ditu Hostelería #PorElClima Komunidadearen ekimena Coca-Colaren lankidetza estrategikoagaz eta Espainiako Ostalaritzearen babesari esker. Sariok autortzea dira klima-aldaketearen kontrako konpromiso sendoa daben ostalaritza-establezimendu, erakunde eta personentzat.

Fangaloka establezimenduak aisia, olgetea zein kirola buztartzen ditu espazio berean. Proiektu barritzailea da, ostalaritza-belaunaldi barri batek zuzendua sektorea bihurtu nahi dauena beste jarrera batzuk emonez. Ostalaritzeari esker #PorElClima, Fangaloka-k ingurumen eta klima ekintzak atondu ahal izan ditu lehendik egozala eta hobekuntza eta murrizketa-helburuak finkatzen zituela.

Gaur egun, dagoeneko 44 ekintza ditu martxan klima-aldaketearen kontra eta helburua da berokuntzarako eguzki-energiagaz isurketak murriztea.

ECODESeko klima-ekintzan adituek osotutako epaimahaiak autortu dau praktika onen adibideak eta erreferentziak bai maila autonomikoan, kasua dan bezela Fangaloka-koa, maila nazionalean. Lehen edizino honetan, hamazazpi saritu ditue, bat autonomia erkidego bakotxeko eta lau sari nazional.

Atontzaileen eretxiz, sariokaz egindako ahalegina autortu nahi dogu beren lanari esker klima aldaketearen kontrako burrukea gidatzen erakutsi dabelako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu