Señora Sariketea bagilaren 8an izango da Portugaleten
2024-05-23 13:46 BertsolaritzeaEmakumeen eta hegemonikoak ez diran ganerako identidadeen ikusgarritasunari eustea da asmoa.
Bertsolariak
- Haira Aizpurua Ibargarai
- Jone Uria Albizuri
- Maialen Akizu Bidegain
- Ane Zuazubiskar Iñarra
- Araitz Katarain Mugarza
- Ibai Lekuona Darceles
- Eukene de los Aires Amundarain
- Irati Majuelo Itoiz
Gai-jartzailea: Idoia Anzorandia Kareaga
- Egun osoko egitaraua izango da: 12:30ean bertso-poteoa Ahalduntze bertso-eskolako kideeneskutik. Izar Gorria tabernan hasita.
- 14:30ean bazkaria merkatuan eta 17:30ean saioa merkatuan. Bazkarian izena emoteko honako galdetegi hau bete behar da (hemen).
- Saioko sarrerak momentuan eskuragarri.
Señora Sariketea
Igaz egin eben hainbat bertsolarik eta bertsozale feministek Señora sariketearen lehenengo aldia, tokiko herri eragileen eta mobimentu feministako kideakaz alkarlanean, bertso plaza barriak sortu eta emakumeei zein azpiratutako identidadeei ikusgarritasuna emoteko asmoz. Belaunaldien arteko aliantzak sendotzea dabe helburu, ahalduntze kolektiboaren bidetik, beti be, lurraldetasuna aintzat hartuz.
Baina, zergatik señora berbea? Andre zaharrakaz eta bakardareagaz lotutako kontzeptuari bueltea emon nahi izan deutselako; Maider Arregi bertsolari eta atontzaileak adierazo dauenez, emakume indartsua da señora bat, ahaldunduta dagoana.
Kateorratza
Kateorratz bat. Horra aurtengo sariketeak hautatutako sinboloa, izan be, señora guztiak ordezkatu leikezan tresnea da: makarren txapetan dago, punkyen belarritakoetan eta adinekoen zapietan. Holan, zorrotza da kateorratza eta danak batzeko balio leike aldi berean.
Diseinuaren eta sariketearen inguruko informazio guztia Twitter eta Instagram sare sozialen bitartez eskuratu daiteke, @senorasariketa kontuan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!