Francisco Etxebarriak Conchita Viera saria jaso dau

Bizkaie! 2024-05-23 09:23   Kulturea

Gaur, hilak 23, emongo deutse saria Caceresen.

Francisco Etxebarria (Arg: Aranzadi). | Ikusi handiago | Argazki originala

Neure ustetan Aldundiak legegintzaldi osoan egin dituan ekintza garrantzitsuenetako bat da hau; izan be, demokraziaren eta balio demokratikoen defentsearen eta gaur bozkatu edo askatasunez adierazoteko bizia emon eben pertsonen alde egiten dau, berba horregaz, Miguel Angel Morales Cacereseko Diputazinoko presidenteak Conchita Viera sariaren balioa nabarmendu nahi izan dau. Saria, gaur, hilak 21, emongo deutse Etxebarriari, 19:30ean, Caceresko San Francisco Konplexuko Auditorioan.

Sariaren aurkezpenean, presidenteak, Fernando Ayala Memoria Historiko eta Demokratikoaren zerbitzuburuagaz batera, ekitaldiaren xehetasunak eta autorpen sinboliko horren garrantzia jakinarazoko dau. Lehenengo edizinoko saria, epaimahaiko 6 kideen aho bateko botoagaz, Francisco Etxeberria antropologo eta auzitegi-medikuak jaso dau.

Moralesek aldarrikatu dauenez pertsonen historia eta ibilbidea bizirik dagozen bitartean autortu behar dira.

Sariak banatzeko ekitaldian, Fernando Martínez López Memoria Demokratikoko Estatu idazkaria egongo da, eta, ganera, El Brocense Oinarrizko Jantza Kontserbatorioko ikasleek, Miriam Cantero abeslariak eta Cáceresko Diputazinoko Banda Sinfonikoak be parte hartuko dabe.

Francisco Etxeberria

Francisco Etxeberria antropologoa eta auzitegiko mediku onenetarikoa da estaduan eta nazinoartean. 2020tik Espainiako Gobernuko aholkularia da, eta Memoria Demokratikoaren Idazkaritzako taldeko kidea.

Bere ibilbide luzean zehar, hobi komunak ateratzeko proiektu ugaritan parte hartu dau, Aranzadi Zientzia Alkarteagaz batera. Extremaduran, Ferian (Badajozen) eta Terría meatzean (Valencia de Alcántaran) egon da, eta La Paloma (Zarza la Mayor) meatzeko hobian parte hartzen dabil.

Beste merezimendu batzuen artean, nabarmendu behar da peritu judizial bezela ibili dala prozesu judizialetan, Espainian eta Espainiatik kanpo, Espainiako ordenako indarren tortura kasuak barne, eta Lasa eta Zabala kasuan.

2009an, Víctor Jara kantautore txiletarraren gorpua lurpetik ateratzen eta autopsia egiten parte hartu eban; 1973an hil eben, Augusto Pinochet diktadorearen estadu-golpean, baita Salvador Allende Txileko presidente ohiaren gorpua be.

Haren azken argitalpenen artean dagoz: Las exhumaciones de la Guerra Civil: de la Ley de Memoria Histórica a la Ley de Memoria Democrática (2023) eta Fosas comunes de la Guerra Civil en el siglo XXI: antecedentes, interdisciplinariedad y legislación (2019).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu