Bilbao BBK Live 'Herrian', Sondikan bagilaren 15ean

Bizkaie! 2024-05-22 08:00   Musikea

Kontzertu guztiak doban izango dira.

Europa osoko kultur proiektu garrantzitsuenetako bat, Bilbao BBK Live jaialdia, kulturearen eta gizartearen tresna izaten jarraitzen dau. Halanda ze, Bizkaiko kultur proposamena aberasteko asmoz, Hirian programazinoa aurkeztu ostean, Herrian ekimenaren bigarren edizinoaren barri emon dau, BBKren eta Industrias Creativas fundazinoaren eskutik. Bagilaren 15ean, Sondikako kaleak zuzeneko musikaz beteko dira. Ganera, jaialdirako sarrerak prezio berezian erosi ahal izango dira, ekitaldian bertan.

Herrian programearen barruan Sondikarako prestatu dan programazinoa gustu guztietarako modukoa da. Ondoko artista honeek izango dira: Alai, Alejo, Cala Vento, Chill Mafia, El Último Vecino, Gazzi, Korrontzi, María Escarmiento, Sal del Coche, Sarria, Suave, The Lizards, Xskara eta Yogurinha Borova.

Industrias Creativas fundazinoak eta BBK fundazinoak bat egitearen ondorioz sortu da Herrian ekimena. Proiektu sozial horren helburua da esperientzia paregabea sortzea, herritar guztien partaidetza sustatzea eta eraginpeko komunidadeari balioa emotea.

Kontuak kontu, Herrian ekimena Sondikara helduko da aurtengo edizinoan, bagilaren 15ean, zapatuan, aire zabaleko kontzertuetan, egunez eta doban. Halanda ze, BBK Live jaialdia garagarrilaren 11n, 12an eta 13an izango da Kobetamendin, eta eguneko sarrerak, bonuak eta kanpinerako txartelak salgai dagoz hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu