Aurten ostadarraren ikurra aukeratu dogu despolarizazinoa eta aniztasuna jorratzeko

Bizkaie! 2024-05-21 13:01   Kulturea

IV. Komedialdia urriaren 22tik 27ra egingo da.

IV. Komedialdia Gasteizko Umore Jaialdia urrian izango da, 2024ko urriaren 22tik 27ra. Aurreko edizinoan izandako publikoaren erantzun biakinaren ondoren (50.000 personak parte hartu eben), Komedialdia denporan zein lurraldea zabaldu egin da: Gasteizek eta Arabako gainerako kuadrillek urte osoan zehar izango ditue jarduerak: bagilean hasiko da programazinoa, uriburuan hiru ekitalde eginez: Las Fellini konpainia ausarta ekarriko dau bagilaren 8an, People aretora. Astebete geroago, bagilaren 14an, barikuan, Andoni Agirregomezkorta aktore eta komiko ezagunak Un vasco de la hostia ikuskizuna estreinauko du Dendaraban, Vital Kulturunea aretoan.

Horrezaz gan, bagilaren 25ean, Crayón, tras los pasos de un dibujante vitoriano oculto erakusketea inaugurauko dabe Fournier Karta Museoan, Erdi Aroko Arabari esker. Erakusketa honek Crayón ezizenaz ezaguna zan Joaquín Olaguibel Urbina dakarsku haren ibilbidea satira politikoan eta karikaturan erakutsiz.

Aurtengo jaialdia umorearen koloreei dedikauta dago, Umore eta kolore goiburuari eutsiz, motibazinoa da umore mueta guztiak eta kolore batzuekaz daben identifikazino bitxia jorratzeko, baita umorearen eta komediaren bidez, aurrez aurre dagozan muturren arteko uniberso askotariko guztiaz berba egiteko be, azaldu dau Txaro Mardaratz Najerak, Komedialdiko zuzendariak.

Arabar lurraldean, Zazpi kolore, zazpi kuadrilla atala estreinauko dau eta, horren bitartez, hainbat komedia ekitaldi programauko ditu Araban zehar eta, esangura horretan, 'jaialdiak aurreko edizinoaren erantzun bikaina gainditzea espero dogu; barreak ezinbestekoa izaten jarraitzen dau gure bizitzan eta gure umorea zenbat eta hobea izan, orduan eta hobea izango da gure osasuna dino Mardaratzek.

Jaialdiari buruzko informazio gehiago, orain arte berbatutako programazinoa, sarrera eta aurreko edizinoetako datuak eta prentsa-dosierra komedialdia.com webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu