Maialen Lujanbio eta Xabier Erkizia protagonista Bilbon
2024-05-21 11:17 KultureaGutun Zuria Zabalik programearen 2. topaketan.
Aurten, Letren Nazinoarteko Jaialdia beste horizonte eta hizkuntza artistiko batzuetara zabaldu da, urtean zehar programetan jarraitzeko: Irene Solà idazlea eta Iván de la Nuez, saiakeragile, kritiko eta kuratorea, izango dira hiruhileko honetako azken alkarrizketearen protagonistak.
Programa honek literaturearen inguruko alkarrizketak eta barriketaldiak eskainiko deuskuz, zinemearen edo musikearen inguruko beste hizkuntza artistiko batzuen inguruan. Apirilean hasi zan Oskar Alegria zinemagileagaz eta hurrengo topaketea Maialen Lujanbio bertsolariaren eta Xabier Erkizia artistearen arteko alkarrizketea izango da maiatzaren 28an. Azkenengo saioa Irene Solà idazleak egingo dau, Iván de la Nuez saiogile eta curatoreagaz barriketan.
- Maiatzak 28, martitzena:
Maialen Lujanbio eta Xabier Erkizia arratsaldeko 18:30ean Auditorioan. Espazioak, soinuak, ahotsak, berbak... Alkarrizketea euskaraz izango da, gaztelaniazko aldi bereko itzulpenagaz. aHUTSAK HARTUa proiektuaren harian, Bilboko Arte Ederren Museoan zehaztutakoa, 2020ko konfinamenduan.
Hiru urtez, Erkiziak eta Lujanbiok museoaren soinu eta zentzumen-paisaia erregistrau dabe, urratsak, presentziak, erreberberazinoak, makinen eta personen soinu-aztarnak, burdinezko eskulturen bibrazinograbazinoak, jazoera ultrasonikoak eta isiluneak.
Hola, 30 ordu baino gehiagoko grabazinoen bidez, Lujanbiok eta Erkiziak museoko espazio hutsaga alkartzea proponiduten dabe. Gainera, proiektu honek poesia-katalogo hibrido bat emon dau, testuak, soinu-erregistroak, irudiak eta USB gailu bat dituana.
- Bagilak 18, martitzena:
Irene Solà eta Iván de la Nuez, arratsaldeko 18:30ean Auditorioan. La lengua por venir; alkarrizketa gaztelaniaz izango da, aldi berean euskerara itzulita.
Sarrerak salgai azkunazentroa.eus webgunean/ AZ Info Prezioa: 3€
Irene Solà idazlea eta Iván de la Nuez, Gutun Zuria Bilbaoko batzorde aholku-emoileko kidea, izango dira hiruhileko honetako hirugarren topaketako protagonistak. La lengua porvenir saioan, idazle eta artista bisualak bere literaturako ibilbideari eta arte garaikideari buruz berba egingo dau saiogileagaz eta, aniztasun horretatik berba egin badaiteke, XXI. mendeko hizkuntza barri batez.
Maialen Lujanbio
Maialen Lujanbioren ibilbide profesionala erabat lotuta dago letren munduaga. 30 urtetik gora daroaz bertsolari lanetan. 2009an, 2017an eta 2022an irabazi dau txapela Bertsolari Txapelketa Nagusian; beraz, txapelduna da eta bertsolaritzearen bilakaeraren erreferentzia nagusietako bat. Arlo horretan egiten dauen lanagaitik da batez be ezaguna baina hainbat proiektu artistiko, performatibo, musikal zein irratiko jorratu ditu, beti berbea, ahotsa, inprobisazinoa eta ahozkotasunetik abiatuta. Arte Ederretan lizentziaduna da, Euskal Herriko Unibersidadean.
Xabier Erkizia
Soinu artistea, ikerlari independentea, produktore artistikoa, kuradorea eta entzulea. Azken 30 urteotan arlo askotan lan egin dau entzumena eta soinugintzeagaz zerikusia daben egitasmoetan. Musikearen arloan, bakarkako lanak nahiz kolaboratzaile askogaz egin dau lan, gehienbat rock esperimentala, inprobisazino librea edo musika elektronikoa lako estiloak jorratuz. Zinemearen eta arte eszenikoen munduan soinu diseinatzaile lanak bete ditu 100 film eta ikuskizun baino gehiagotan, horreetako batzuengaitik sariak jasoz. 2021ean O Gemer bere film luzea estreinau eban. Erkiziaren soinu instalazinoak eta bestelako lanak hainbat nazinoarteko jaialdi, kultur zentro eta museotan erakusten dira.
Kuradore lanetan, ERTZ Bertze Musiken jaialdiaren ko-zuzendaria izan da (1999-2017), Arteleku arte garaikideko produkzino zentroaren soinu departamentua (2002-2014) zuzendu eban eta bestelako ekitaldi, ziklo eta erakusketetan komisario lanak bete ditu hemen ea mundan. AUDIOLAB alkarteko kide da. Hezkuntzearen arloan be ibilten da, EQZE zine eskolan eta hainbat hezkuntza zentro eta unibersidadegaz alkarlanean.
Irene Solà
Irene Solà idazlea eta artista bisuala Bèstia poema-liburuaren egilea da (Premi de Poesia Amadeu Oller; Galerada, 2012), alemanera, gaztelaniara, ingelesera eta italierara itzulia. Horrezaz gan, gaztelaniara eta ingelesera itzulita dagoan Els dics eleberria idatzi eban (Documenta 2017 saria; L’Altra, 2018) eta hogei bat hizkuntzatara itzulitako Canto jo i la muntanya balla be bai (Premi Llibres Anagrama 2019; Anagrama, 2019). Haren testuak eta lanak CCCBn (Bartzelona), Whitechapel Galleryn eta Jerwood Arts Centre-n (Londres) erakutsi eta irakurri dira, besteak beste. George Mason Unibersidadeko (Virginia) Alan Cheuse International Writers Center-eko idazle egoiliarra izan da eta Writers Art Omi-Ledig House (New York) programan parte hartu dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!