Piztiak taldeak 'Salto!' abestia kaleratu dau

Bizkaie! 2024-05-21 10:32   Musikea

Onintza Enbeitaren berbakaz egindakoa.

Bilboko Urretxindorra Ikastolearen 50. urteurrena danez, Piztiak taldeak Salto! izeneko abestia kaleratzea erabagi dau.

Ahotsetan Irati Aguirre ikastolako irakaslea egoteaz gan, Naia Aranbarri, Amaiur Betanzos eta Unai Calabaza ikasleak dagoz. Hori bai, abestiaren letrak, Onintza Enbeita bertsolariarenak dira.

Urdulizeko Tio Pete estudioetan grabau dau Unai Mimenzak eta bideoa egitearen ardurea, Unai H. Undak hartu dau.

Salto!
Bat, hamar, hogeita bost, berrogeita hamar
urte, izerdi, negar
Bilbotik mundura hegoak zabalduz
euskaraz ari gara
Eraiki, aldatu, berreraiki
elkarrengana jaiki
Elkarri, ikasi, irakatsi
hezi, bizi ta hazi!
(O, O, O,) Salto egin bagarelako
Gurekin, salto!
(O, O, O,)Salto izango garelako
Gurekin, salto!
Formetan gero ta anitzago
eta euskaldunago
Genero, kolore edo sexu
arrarorik ez dago!

Hemendik ere... hemendik ere...
Egin salto gurekin...
Hemendik ere... hemendik ere... ooo
Hemendik ere... hemendik ere
Egin salto euskaraz...
Hemendik ere... hemendik ere
salto mundura...

Salto!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu