2024/05/21 19:00
Durangoko San Agustin Kulturgunean. | Antzerkia'Las que cuentan' . GORA TA GORA
Durangoko Udalak adinekoak protagonista dituen antzerki-jardunaldiak atontzen ditu 2005etik, adierazoteko eta ikasteko gune bat sustatuz. Ekitaldi horreen helburua da biztanleak adineko personen gaitasunen eta ahalmenen inguruan sensibilizetea, kolektibo horren irudi positiboa eta aktiboa sustatuz.
Mireia Elkoroiribe alkateak eta Jesica Ruiz alkateordeak ekitaldiak Durangorako dauen garrantzia azpimarratu dabe, Udalak zahartze aktiboagaz eta edadekoen gaitasun sortzaileak sustatzeagaz dauen konpromisoa azpimarratuz: Herritar guztiak animau nahi ditugu bertaratzera eta emozinoz, barrez eta gogoetaz betetako arratsaldeaz gozetan. Ekitaldi hau gure aktoreen talentuaren eta dedikazinoaren erakusgarri izateaz gan, gure adineko personen indarra eta bizitasuna gogorarazoten ditu. Ez eizue galdu! adierazo dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!