(B)egia goiburuari eutsiz dator Literaturia
2024-05-21 08:38 Kulturea2024ko Literaturia, Zarautzen maiatzaren 24tik 26ra.
Letrazaleek maiatzaren 24tik 26ra izango dabe zabalik euskal letren plazea, hiru egunetan, (B)egia goiburua hartuta, begiaren eta egiaren arteko baturak eragiten dituan idea asoziazinoetan sakontzeko. Azken batean, sinistu ahal dogu ikusten dogun hori?.
Lege Zaharren enparantza eta Modelo aretoa izango dira Literaturia kultur alkarteak atondutako jaialdiaren kokagune nagusiak eta azken horretan, esaterako, hiru ikuskizun estreinauko ditue: (B)egira! Kamikaze kolektiboaren (Iraia Elias, Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola) antzezlana barikuan; eta Inuksuit (Patxi Zubizarreta, Maddi Oihenartek, Antton Valverdek, Mintxo Cemillánek eta Malen Fernandez de Larrinoagaz; eta Galbahea: Ez gara dana ahazteko nahikoa biziko (Gotzon Barandiaran, Rafa Rueda, Urdin Baraiazarra, Uxue García, Mariana Blanco, Amaia García, Lander Bilbao) zapatuan.
Aurtengo manifestua edo adierazpena Mari Luz Estebanek idatzi dau, eta barikuan, maiatzaren 24an irakurriko dau Modelo aretoan, arratsaldeko 20:00etan.
Beste alde atetik, aurtengo omendua Booktegi plataforma digitala izango da (Maiatzaren 25ean, 12:00etan).
Zapatuan, maiatzaren 25ean, goizean eta arratsaldean, liburu azokea eta liburu aurkezpenak egongo dira baina eta umeentzako eskaintzea be iragarri dabe atontzaileek Literaturian: Etxezabalan Iñaxio Tolosa ipuin kontalariaren txandea izango da goizeko 11:00etan.
Domekan, barriz, programazinoa zarratzeko, Gehiago gustatzen zitzaidan aurreko zure liburua ikuskizuna taularatuko dabe Gorka Arresek, Harkaitz Canok eta Maite Larburuk; Modelo aretoan da hitzordua eguerdiko 12:00etan.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!