Juan Ignacio Vidarte: 'Belaunaldi barriari bidea emon behar jako'
2024-05-21 08:02 Kulturea32 urteko ibilbideari amaierea emongo deutso, orain arte Guggenheim Museoak izan dauen zuzendari bakarrak.
Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusiaren ustez, hiru hamarkadatan zabaldu dan zikloa zarratzeko momentua da, eta bere ardurea da erakundean garai barri bat edegitea, lekukoa hartu eta museoa etorkizunera eroango daben beste begirada eta esperientzia batzuk lekua izateko, planteetan jakozan erronkei aurre eginez.
Vidarteren adierazo dauenez, museoa osasun betean dago; bisitari-kopuruari jagokonez, 1.300.000 lagun etorri ziran azken urtean; eragin ekonomikoa be nabarmentzekoa da (760 miloe eurokoa 2023. urtean); autofinantziaketea-maila handia; eta gizartearen eta erakundeen babesa goren-gorenean dago. Ezinbestekotzat joten dot aldaketarako gunea sortzea eta beste belaunaldi baten ikuspegi barria txertatzea, bizi dogun garaiakaz bat datorrena. Uste dot, Museoagaz dodan konpromisoaren parte dala transizino hau ahalbidetzea nabarmendu dau.
Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazinoaren Patronatua astelehenean batu da, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dala, eta honako honeek izan dira batzarrean: Elixabete Etxanobe, Bizkaiko ahaldun nagusia eta Fundazinoaren Batzorde Exekutiboko presidentea; Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Leixuri Arrizabalaga, Euskera, Kultura eta Kiroleko foru diputadua; Juan Maria Aburto, Bilboko alkatea; Jon Azua, Solomon R. Guggenheim Foundationen Patronatuko erakundeen ordezkaria, eta Fundazimoaren gobernu-organo gorena osotzen daben enpresa eta erakundeen ordezkariak.
Bilkurearen amaieran, organoak ohar baten bidez jakinarazo dauenez, Juan Ignacio Vidartek museoaren zuzendaritzan transizinoari ekitea proponidu deutso Patronatuari eta prozesu hori aurten abiatuko da.
Kontuak kontu, 1992an Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoa martxan jarteaz arduratuko zan Partzuergoko zuzendari izentau ebenetik zuzendari nagusi izandako lehenenegoa eta bakarra bihurtu da.
Ordezkapen prozesua amaitzean, egungo zuzendari nagusiak Guggenheim Bilbao Museoari lotuta jarraituko dau zuzendari emeritu legez eta Guggenheim Fundazinoari lotuta museoakaz lotutako nazinoarteko ekimen estrategikoetan.
Benetan eskertzen dot neugan jarri eben konfidantzea museoa zuzentzeko eta erakutsi daben errespetua nabermendu dau Juan Ignacio Vidartek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!