Kulunka-ko ‘Forever’ faboritoa da lau izentapen ditualarik

Bizkaie! 2024-05-20 13:36   Kulturea

Izena emon daben 522 ikuskizunetatik 44 dira azken fasean.

Max Sarien Batzorde Atontzaileak jakinarazo dau 27. edizinoko lehian parte-hartuko daben 20 kategorietako finalisten zerrendea. SGAE Fundazinoak atondutako honako sari honeen helburua Estaduko Antzerki eta Jantzako profesionalen talentua sustatzea eta saritzea da, denporaldiko ikuskizunak hauspotzeaz gan.

Pasa dan maiatzaren 13an egin eban epai-mahaiak bilera telematikoa eta izena emondako 522 ikuskizunetatik 186 izentau zituen hautagai. Orain, hautagaien arteko finalistak aditzera emon dira, 44 ikuskizun hain zuzen be, guztira, 71 finalista.

Aurtengo edizino kanariarraren irabazleak garagarrilaren 1ean jakinarazoko dira Adán Martín Tenerifeko Auditorioan egingo dan galan, Tenerifeko Kabildoaren babesari esker, Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntzinoagaz, Arte Eszenikoen eta Musikearen Institutu Nazionalaren bitartez (INAEM) eta Eulen Taldea zein AENAren laguntzeari esker. Saria emoteko ekitaldia RTVEren La 2 kateak emongo dau, 20:00etatik aurrera (peninsulako ordua) eta RTVEren Canal Internacional zein RTVE Play kateen bitartez, hain zuzen be.

Estadu mailako Arte Eszenikoen sari garrantzitsuenen 27. edizinoa da, lehian 20 kategoriari eta hiru sari bereziri eutsiz: Ohorezko Max Saria, Nuria Espert antzezlearen ibilbide profesionala nabarmendu dauena; Max Saria Afizionatua edo Izakera Sozialekoa, hau da, integrazinoaren eta proiekzino sozialaren aldeko proiektuak eta Arte Eszenikoei ekarpen bikaina egiten deutsen konpainiak batzen dituana eta aurten Troysteatro Universidade-Antzerkiko LaTrup Alkarteak jasoko dauena; eta Ikuslegoaren Max Saria, hau da, publikoaren txalo zaparrada handiena jaso dauen ikuskizunari emongo jakona.

Lehen hautaketa-fasearen ondoren, bost lurralde-epaimahaik (Madrilek bi, Kataluniak bat eta erkidegoek beste bi), lurralde-epaimahaietako bost presidentek, Arte Eszenikoetako bost persona ezagunek eta Batzorde Atontzaileko kide batek osotutako epaimahai batek ebatzi ditu Max - Tenerife Sarietan lehiatuko diran 20 kategorietako finalistak.

Begiratu finalisten zerrendea hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu