La Pez, La Corcoles eta Cie Balance & Maleta Company taldeak nagusi Leioako Umore Azokan
2024-05-20 07:45 KultureaSarion helburua da artisten talentua eta sormena balioestea.
Leioako Udalak atondutako Umore Azokea joan jaku ekitaldi ederrez jositako programazinoaren ondoren. Amaiera jardunaldian aurtengo edizinoko sarien barri emon da. Sariek parte hartu duten artisten talentua eta sormena autortzea eta balioestea dabe helburu, baita sektoreko profesionalen ekarpena sustatzea be.
2024ko Euskadiko Ikuskizun Onenaren saria La Pez konpainia getxotarraren Plaza lanak eroan dau, freskotasunagaitik, hurbiltasunagaitik eta publikoagaz izan dauen erabateko komunikazinoagaitik. Tokikotik globalera doan erakusketea dalako, bihotzagaz berba egitea lortu dauelako eta dramaturgia barriak erabili dituelako, komunidadea eta alkartasuna, errespetua eta ezbardina danaren aldeko burrukea lako balioak sortuz.
2024ko Munduko Ikuskizun Onena Cie Balance & Maleta Company konpainiak irabazi dau Claudette lanagaitik. Zirkuaren poetikea eta txotxongiloak buztartzeagaitik saritu dabe, aldi berean erakusketa sinple eta handi bat lortu baitabe. Maila handiko diziplina bitan eginda, belaunaldien arteko historiak emozinoa eragin dau ikusleen artean:
Azkenik, Umore Azokako epaimahaiak 2024ko Aitamen Berezia emon deutso La Corcoles konpainiari, H izeneko erakusketeagaitik. Funanbulisteak dotorezia eta edertasunagaz jantzan egin dauelako kable baten gainean, diziplina hau erraza izango balitx bezela irudikatuz:
Epaimahian izan dira Amagoia Garaiazabal, Basauriko Udaleko Kultura Teknikaria eta Artekaleko Presidentea; Anna Guiberet, Fira Tarragako Zuzendari Artistikoa; Fernando Marin, Gasteizko Udaleko Teknikaria eta KaldeArteko Programatzailea; Luis Lozano, Kultura Kudeatzailea eta Espainiako Antzerki, Auditorium, Zirkuitu eta Jaialdien Sareko Zirku Batzordeko Kidea; eta Isabel Pérez Izquierdo, Kultura Kudeatzailea eta Andaluziako Kultur Erakundeen Agentzia.
Jaialdiaren egunetan zehar emonaldi guztiez gozau ahal izan dabe, lanok balorau eta azken erabagia hartu ahal izateko.
Umore Azokea
Leioako Udalak Leioako Kaleko Artisten Azokea atondu dau azken 24 urteotan. 1988tik egoan Umore Jaialditik sortu zan azokea eta herritarren zein kritikearen erantzun bikaina ikusita publikoaren eta kritikearen aldetik.
Helburu nagusia kaleko arteen industria (antzerkia, jantzea, zirkua, musikea...) jorratzen laguntzea da, kaleko arteen sektore horreen konsumoa, ibilbideak eta koordinazinoa sustatuz, eta konpainien/taldeen/artisten sustapena azpimarratuz.
Gaur egun, Umore Azokea Ikuskizunak erakusteko eta sustatzeko gunea be bada, eta, aldi berean, profesionalen arteko urteroko foroa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!