Artekale-ko 30 profesional hartu ditu Leioako alkateak sektoreaz berba egiteko
2024-05-17 09:23 KultureaKaleko arteetan, Euskal Herriko eragile guztiak batzen dituan alkartea da.
Leioako alkate Iban Rodriguez Etxebarria, Kultura zinegotzi Estibaliz Bilbaogaz batera, kaleko artearen sektoreko profesionalakaz batu da, Umore Azokearen edizino honetan aurreikusitako jarduera profesionalen lehen hitzorduan. Leixuri Arrizabalaga (BFA) eta Aitziber Atorrasasti (Eusko Jaurlaritzea be jentaurrean egon dira). Topaketea SAREA-ko (Euskadiko Antzokien Sarea) programatzaileen eta ARTEKALE Euskal Herriko Kale Arteen Alkarteko bazkide diran konpainia eta banatzaileen arteko topaketearen harian egin da.
Leioako alkateak sektorearen errealidadeaz berba egiteko aukerea izan dau, egoereari, erronkei eta aukerei buruzko hausnarketak entzunez eta horreetan parte hartuz. Umore Azokan Umore Meetings izenekoak egin dira eta bertan konpainiek euren sorkuntzak erakutsi deutsee aurtengo programazino arduradunei. Artekale Espazioa, Kultur Leioan, Kaleko Arteen topaleku izan da eta hor profesionalek Azokara hurreratutako profesionalakaz lan eta berba egin dabe.
Aurten, Umore Azokeak hemengo zein kanpoko 41 konpainia baino gehiago hartu ditu, eta 80 ikuskizun baino gehiago eskaini ditue, antzerkia, jantza, zirkua, musika edo clown arlokoak, hain zuzen be; horreek guztiak doban izan dira.
2023ko Umore Azokako saridunak
Igaz sariak irabazi zituenak gaur, maiatzak 17, eguerdiko 14:30ean ezagutuko doguz Leioako Mendibile Jauregian:
- Euskadiko Ikuskizun Onenaren Saria Trapu Zaharra konpainiari emongo jako ¡Dale, Ramón! antzezpenagaz, publikoagaz izan dauen hurreko lotureagaitik.
- Munduko Ikuskizun Onenaren Saria Cía Jimena Cavalettiri emon jako B.O.B.A.S (Banda Orquestal Benéfica de Actos Sepulcrales) lanagaitik, ikuskizun ausarta eta probokatzailea, publikoaren inplikazinoa eta konplizidadea lortuz.
- Aitamen Berrezia Harrobi Dantza Bertikalari Geure(r)a ikuskizunagaiitik, zuzeneko musikearen, irudiaren eta jantzearen arteko fusino koordinatuagaitik.
2024
Umore Azoka 2024ko Aitamen Berezia kultura programatzailea eta Artekaleko kidea dan Pedro Ormazabali emon jako.
Sariak Leioako Alkatea dan Iban Rodriguez Etxebarriak, Estibaliz Bilbao Kulturako Zinegotziak eta Aitziber Atorrasagazti Eusko Jaurlaritzako Kultura Zuzendariak emon ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!