Benizze taldeak 'Basati' kantua kaleratu dau

Bizkaie! 2024-05-17 08:58   Musikea

EHZ Festibalean aurkeztuko dabe, bagilaren 28an.

Beñat Goitiak sortutako Benizze proiektuak EHZ Festibalak, Antxeta Irratiak eta Elkarek atontzen daben Paradisu Zinema Musika Bekea irabazi eban 2023an, 28 proposamenen artean.

Epaileek, Goitiaren freskurea, argitasuna eta konbenzimendua nabarmendu eben, izan be, musika elektroniko ikusgarria eta esplizitua aurkezten dau. Artistearen berbetan 1960an, bidea edegi eban Ez Dok Hamairuk, abangoardia eta tradizino herrikoia buztartuz. Azken 20-30 urteotan, barriz, egoera soziopolitikoaren ondorioz, artean garbi islatu dan izoztea izan da. Gaur egun, izoztetik ateratzeko baldintzak badagozela uste dot. Pandemiak be horretan lagundu dau. Testuinguru horretan kokatzen dot Benizze proiektua. Hausturarako proiektu bezela aurkezten dot, 60ko hamarkadean hasi zan Euskal Kantagintzearen fase barria edegitzeko. Helburua da euskal eszenean musika elektronikoa protagonistea bihurtzea.

Bekearen babesean egindako produkzinoa, Basati, artisteak hartu dau bere gan, Víctor Sánchezegaz batera, Elkarrek Adunan dauen estudioan.
 
Bekeak zehazten dauen lez, Benizzeren lana EHZ Festibalean aurkeztuko da, Aberatzen, bagilaren 28an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu