Barry Adamson eta Bala, Azkena Rockeko azken konfirmazinoak

Bizkaie! 2024-05-16 13:31   Musikea

Horreezaz gan, umeendako Txiki ARF programazinoa aurkeztu dabe.

Estaduko Rock & Roll jaialdi nagusia, bagilaren 20an, 21ean eta 22an egingo da Gasteizko Mendizabalan. Agertoki ganean, hainbat estilotako artistak izango dira, esaterako Queens Of The Stone Age, Band Of Horses, Sheryl Crow, Jane’s Addiction, L7, Mavis Staples, Warren Haynes Band, Tarque & La Asociación del Riff, Redd Kross, Arde Bogotá, Ty Segall, PiL.T, The Real McKenzies, Lendakaris Muertos. Guztira, 56 talde entzuteko aukerea izango da.

Halanda ze, zerrenda luze horri izen gehiago gehitu deutsEe: Barry Adamson musikaria, Buzzcocks edo Nick Cave & The Bad Seeds taldeetako partaide izandakoa eta bakarka be ibilbide sendoa egin dauena; eta Bala, grunge eta stoner talde basatia, galiziar emakume bik osotua.

Betiko lez, Andre Maria Zuriaren plaza enblematikoan egingo dau jaialdiak bat uriagaz, bermutaren orduan, musikea zuzenean eta doban izango da. BarikuaN, Lisa & The Lips taldearen txandea izango da; The Bellrays taldeko abeslari ezaguna da buru eta, musikariak, barriz, The Right Ons eta Diamon Dogs. Hurrengo egunean, zapatuan, The Pickin’ Boppers taldea izango da, estilo jator eta bildurbakoagaz.

Txiki ARF: umeendako programazinoa

Gero eta familia gehiago joaten diranez Azkenara, horreentzat sortu dabe Txiki ARF egitasmoa: kontzertuak, tailerrak eta umeentzako jarduerak jaialdiaren eremuan, rockaren inguruan bat egiteko.

Egunean hiru kontzertu egingo dira, eta ARFko agertokietatik igaro diran eta rockearen historia osotzen daben mito handienetakoen abesti ezagunak joko ditue: The Who, John Fogerty, Iggy & The Stooges, Scorpions, ZZ Top, Sex Pistols, Deep Purple edo The Black Crows. Emonaldi batetik besterako tartean, air guitar lehiaketak eta bingo rockeroa atonduko dira, sari eta guzti.

Hori gitxi balitz, txapa eta plektro (pua) personalizatuak egiteko tailerrak eta arpegi-margoketa rockeroak be izango dira. Barikuan eta zapatuan izango da, familiei zuzendutako Trashvilleko bigarren karpan, 17:30etik 20:30era. 14 urtetik beherakoek sartzea doban izango dabe eta familiak sartzeko sarbide berezia egongo da.

Erosi sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu