XXI. Laburbira jaialdia 37 herritatik pasau da
2024-05-16 12:50 ZinemeaMaiatzaren 19an amaituko da Etxebarrian.
Apirilaren 12an hasi eban ibilbidea 2024ko Laburbirak, Bergaran, eta maiatzearen 19an amaituko da, Etxebarrian. Guztira, 37 herritan ikusi ahal izan da 8 filmez osotutako bildumea eta horreetatik 11 emonalditan, autoreakaz barriketan ibilteko aukerea izan dabe ikusleek. Egutegi osoa Laburbiraren webgunean dago ikusgai.
Beraz, 8 film laburrek osotu dabe bildumea eta horreetako askok, ibilbide nabarmena egin dabe nazinoarteko jaialdietan. Honeek izan dira, hurranez hurran:
- Dena asmatuta dago (Jone Arriola).
- Katalinaren zoria (Guillermo Ordás).
- Erro (Amaia Lejarreta).
- Babesa (Ander Iruretagoyena).
- Mundu berri bat (Mikel Alvarez).
- Zirrara (Ane Cuesta).
- Talkak (Ilune Diaz eta Jordi Nuet).
- Betizu buru (Kim Maiteny Munoa).
Kontuak kontu, 850 ikusle erakarri ditu Laburbirak emonaldietara. Ganera, ikusleek filmik gustokoena hautatzeko aukerea izan dabe; halanda ze, Babesa eta Talkak filmak izan dira boto gehien eskuratu dituenak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!