Olatz Salvadorrek kantu barria kaleratu dau

Bizkaie! 2024-05-16 12:30   Musikea

Gerorik Balego izenekoa.

Garaiko hainbat pentsalarik dinoe errazagoa dala munduaren amaierea irudikatzea, kapitalismoaren amaierea baino. Sinismen falta batetik hasitako eszenatoki post apokaliptikoa erakusten dau Salvadorren bigarren aurrerapen kantuak, maila progresiboan extasi itxaropentsuago batera doana: Basan kantuak ekarren aldaketearen bide beretik, baina ausart eta basatiago.

Oinarri elektronikoa eta soinu anbiental eta distorsinonatuek rave kutsua emoten deutse. Beraz, jantza katartiko batera eroan nahi deuskun bidaia proponiduten dau Salvadorrek.

Kantua, 2022. urtean sortu eban Loraldia jaialdirako eta Gironako Olivera estudioetan egin ditu produkzinoa, grabaketea eta nahasketa prozesua.

Bideoari jagokonez, Ane Berriotxoak zuzendutako Basan bideoaren jarraipena da, tarot karten sinbologia ardatz hartutako irudiez osotua.

Horrezaz gan, ondokoak iragarri ditu:

  • Bagilaren 20ean Miramar Gauak jaialdian izango da, La Oreja de Van Gogh taldeagaz oholtza partekatuz.
  • Garagarrilean, oraindino iragarri ezin dan kontzertua eskainiko dau.
  • Hirugarren diskoa, irailaren amaierean kaleratuko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu