Janus Lester, Izaro eta Zetak, Musika Bulegoak sarituen artean

Bizkaie! 2024-05-16 10:38   Musikea

Guztira, 11 artista eta talde autortu ditue.

Urtero lez, Euskal Herriko Musika Bulegoak sariak emon ditue. Aurten, Iruñeko Zentral aretoan izan da sari banaketea.

Ondoko honeek dira irabazleak: Bas(h)oan, BilbaoSinfonietta, Ibil Bedi, Izaro, Janus Lester, Rüdiger, Zetak, Maite Arroitajauregi eta Aranzazu Calleja (Irati filmearen musikea), Euskal Barrokensemble (Etxepare Musika Saria), Gor Diskak (EHMBE Ohorezko Saria) eta Emakume Sortzaile eta Artisten Sarea (Publikoaren Saria).

Irabazleek 2.000 euroko saria eskuratu dabe, Ohorezko eta Publikoaren saridunak izan ezik; hori bai, saridun guztiek, Fernando Mikelarena artisteak egindako eskulturea jaso dabe.

Epaimahiari jagokonez, ondokoek osotu dabe: Fernando Garayoa kazetaria, Idoia Hernández pianista eta konpositorea, Iñaki Lazkano programatzailea, Irene Prieto Forbbiden Colours diskoetxeko arduraduna, Koldo Sagastume soinu injinerua, Marina Hervás musikologoa, Olatz Salvador musikaria eta Patxi Villén Aitzina Folk jaialdiko zuzendaria.

Horreezaz gan, Etxepare Musika Saria emotearen arduraduna, institutua bera izan da eta Ohorezko Sariari jagokonez, Musika Bulegoa alkarteko kideek aukeratu dabe.

Aurten Gor Diskak autortu dabe euskal musikan egindako ibilbide eta ekarpenagaitik. 2023an ateak zarratu eta diskoetxe nafarrak historia egin dau 300 disko baino gehiagogaz eta Berri Txarrak, Manolo Cabezabolo, Exkixu edo Ken Zazpi lako taldeak gidatzen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu