Artium Museoa hezkuntzearen eta ikerketearen alde

Bizkaie! 2024-05-13 13:27   Kulturea

Makinatxu bat ekitaldi Gasteizen Museoen Nazinoarteko Egunaren harian.

Maiatzaren 18ann Museoen Nazinoarteko Eguna izango da, Museoen Nazinoarteko Kontseiluak (ICOM) bultzatuta; UNESCOri lotutako erakundea da eta museoen eremuan ondare kulturala eta naturala, oraina eta geroa, materiala eta immateriala sustatzen eta babesten ditu.

Museoak hezkuntzearen eta ikerketearen alde da ICOMek 2024an egun hau ospatzeko aukeratutako goiburua. Eguna ospatzeko, museoak egitarau zabala iragarri dau maiatzaren 18rako eta 19rako, lantegi edegiak, ikuskizunak, bisitak zein proiekzinoak.

Asteburu osoan, sartzea doban izango da.

Maiatzaren 18an, zapatuan:

11:30 - 14:00 – Lantegi edegiakirekiak

Zenbaki lehenak eta askoz gehiago. Esther Ferrerren Números primos pieza, oraintsu Plazaratu proiektuaren barruan Artium Museoaren Barruko plazan kokatua, izango da zenbaki lehenen kontzeptuaren inguruan lantegi horreek egiteko inspirazino-iturria. Era guztietako publikoentzat —baina bereziki gazteenentzat— olgeta egokiak egingo dira.

5 eta 12 urte bitarteko umeentzat, heldu bat lagun dabela. Euskeraz eta gaztelaniaz.

Sartzea doban. Ez da beharrezkoa aurretik izena emotea.

17:00 - 17:30 – Amarauna. Poltsikorako poemak. Poesia kontakizuna Amaia Egidazugaz eta Saroa Bikandigaz. Umeei zuzendutako kontakizun poetikoa, ahotsa gorputzagaz eta irudiagaz lotuz. Oinarri legez, jarduerarako sortutako poema ilustratuen bilduma bat erabiliko dabe, umeakaz erritmoa, errimea, hizkunteza eta ahozkotasuna lantzeko baliabide bikaina. Ibilbideak istorio dibertigarriak eta sorpresak batzen, txikienek istorio bakotxa entzun, ikusi eta ikutu ahal izateko (Euskeraz).

4 eta 8 urte bitarteko umeentzat, heldu bat lagun dabela.

Doban. Leku mugatua.

Erreserbea egiteko: 945 20 90 20 (jarduera hasi baino hamar minutu lehenagora arte gordeko dira erreserbak).

17:45 - 18:30 – Amarauna

Adabaki ikuskizuna Bapatean Zirko-gaz. Pailazo bi, leku bat, mila aukera. Jausi eta altzau, korrika egin, hasarretu, bakeak egin, alkar maitatu eta gorrotatu, hausi, konpondu, barriro hausi eta alkarregaz konpondu. Danak dauelako konponbidea eta olgeteak ez dauelako amaierarik. Adabaki ikuskizun baikorra da, olgetaz eta emozinoz betea.

Ikuskizuna edozeinentzako da aproposa.

Doban. Ez da beharrezkoa aurretik izena emotea.

18:00 - 19:00 Artium osorik: bisita gidatua.

Maiatzaren 19an, domekan:

11:30 - 14:00 – Lantegi edegiak. Zenbaki lehenak eta askoz gehiago.

Esther Ferrerren Números primos pieza, oraintsu Plazaratu proiektuaren barruan Artium Museoaren Barruko plazan kokatua, izango da zenbaki lehenen kontzeptuaren inguruan lantegi horreek egiteko inspirazino-iturria. Era guztietako publikoentzat —baina bereziki gazteenentzat— olgeta egokiak egingo dira.

5 eta 12 urte bitarteko umeentzat, heldu bat lagun dabela. Euskeraz eta gaztelaniaz.

12:30 – Artium osorik: bisita gidatua.

Doban. Leku mugatua.

Erreserbea egiteko: 945 20 90 20 (jarduerea hasi baino hamar minutu lehenagora arte gordeko dira erreserbak).

17:00 -18:30 – Familientzako zinema: El extraordinario viaje de T.S. Spivet, Jean-Pierre Jeunet, 2013, 105 min, gaztelaniazko eta euskarazko azpitituluak.

Gaztefilm Fest-en laguntzeagaz

T.S. Spivet 12 urteko jenioa da, eta Montanako etxalde batean bizi da bere familia bereziagaz. Kartografiarako dauen talentu handiak saria dakar. Erakunde zientifiko batek sari entzutetsu bat emon deutso eta, maleta txiki bat hartuta, Montana osoa zeharkatzera doa saria jasoteko.

7 urtetik aurrerako umeentzat, heldu bat lagun dabela. Doban. Leku mugatua.

Erreserbea egiteko: 945 20 90 20 (jarduera hasi baino hamar minutu lehenagora arte gordeko dira erreserbak).

Maiatzaren 18an eta 19an:

Astegoieneko jarduerak doban dira baina erreserbea egitea gomendatzen da (lantegietan izan ezik), balizko edukiera-arazoei aurre egiteko.

Doban. Leku mugatua.

Erreserbea egiteko: 945 20 90 20 (jarduera hasi baino hamar minutu lehenagora arte gordeko dira erreserbak).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu