‘GreenGlam' moda jasangarria proiektuak baditu irabazleak

Bizkaie! 2024-05-13 07:55   Kulturea

Udal-programaren ekimen irabazle bien artean dago Guzedido.

GreenGlam moda jasangarria programaren proiektu irabazle biak Guzedido eta Amerikanak egiteko prozesuaren ikerketa, dokumentazinoa eta erregistroa artisau-joskintzako teknikakaz dira.

Programearen helburua da gazteak moda azkarrak ingurumenean, gizartean eta ekonomian dauen eraginari buruz sensibilizetea, gazteak moda jasangarriaren euskal sektorera hurreratzea eta ehungintzarako etorkizun etikoagoa eta orekatuagoa ahalbidetuko daben ekimenak babestea. Idea irabazleek 6 hilebeteko epea izango dabe idea horreek gauzatzeko, eta, prozesu horretan zehar, Bokashi Estudioak banakako laguntzea emongo deutse, mentoring-a, erreferentziak eta sektoreko profesionalakaz hartu-emonak bideratzeko, bai eta 3.000 euro be, idea horreek jorratzeko.

Guzedido

Artea eta jasangarritasuna buztartzen ditu Guzedido-k, iragan industriala material barriakaz irudikatzeko. Martín del Busto Ruiz eta Marta Reparaz dira ehunezko eskultura-piezen eta performatikoen sorkuntzearen buru, konbentzinoei aurre eginez. Sorkuntza-prozesuaren garrantzia nabarmentzen dabe hainbat piezaz osotutako erakusketa batean: beroki handi-handiak, lanpara interaktiboak edo elastiko trinkotuak. La Perrera eraikinean egingo da erakusketea, ingurumen-kontzientzia eta barrikuntzea sustatuz aro garaikidean.

Amerikanak egiteko prozesuaren ikerketa, dokumentazinoa eta erregistroa artisau-joskintzako teknikakaz

Arantxa Esparza Juan Antonio Andrade jostun erretiratuagaz alkarlanean dabil artisau-joskintzearen prozesu tradizionala aztertu eta jagoten. Haren ikerlanak dagoan informazinoa zabaldu eta egiaztatzen dau, zehaztasuna eta konplexutasuna bermatuz. Kalidadeko ehunak erabiliz, batez be artilea amerikanak egiteko, proiektuaren helburua da material horren balioa handitzea eta artisau-joskintzearen benetakotasunari eustea, tradizinoa eta barrikuntza teknologiko garaikideak bat eginez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu