UEUren Udako Ikastaroak, bagilaren 6tik garagarrilaren 10era
2024-05-10 11:07 KultureaIruñea, Baiona eta Eibarreko ohiko egoitzetan eta aurten baita Usurbil, Bilbo, Donostia eta Tolosan be.
Aurkezpenean parte hartu dabe Aitor Bengoetxea Alkorta UEUko zuzendariak, Irati Iciar Madinabeitia UEUren Udako Ikastaroen arduradunak eta Edurne Koch Elizegik UEUko Nafarroako arduradunak.
Arnasgune akademiko eta euskaldunen topagune bezala definidu ditue Udako Ikastaroak eta euskerearen estatus juridikoa landuko dabe bagilaren 6ko hasiera ekitaldian, Iruñean.
Aitor Bengoetxeak nabarmendu dauenez, bost hamarkadatan zehar UEUren Udako Ikastaroek ez dabe hutsik egin eta jakin izan dabe urte honeetan guztietan gizartearen beharretara egokitzen'.
Iciar Madinabeitiak ondokoa adierazo dau: aurten 20 jardunaldi, topaketa eta gogoeta gune atondu ditugu Iruñea, Baiona eta Eibarreko ohiko egoitzetan eta aurten baita Usurbil, Bilbo, Donostia eta Tolosan be: «orain urte bi, Udako Ikastaroen 50. urteurrenaren barruan, gizartearentzat eta UEUrentzat gai estrategikoak lantzeko erabagia hartu genduan eta horri ekingo deutsagu orain be. Udako Ikastaroak konpartiduteko guneak dira, izan be, UEUrenk izakera herritarra da eta euskal gizartearentzat interesgarriak eta beharrezkoak diran gaiak jorratzeaz gan, parte hartzea sustatuko dogu, azaldu dau.
Kontuak kontu, jardunaldi formatu ugari izango dira, ohiko hitzaldiez osotutakoak, mahai-inguruak, tailerrak eta ikerketea be arrubatzen dabenak.
Ikastaroei buruzko informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!