2024/05/17 - 2024/05/19

Bermeon. | Azokak

Bermeoko XXX. Arrain Azokea

.

Arrain Azoka (17, 18 eta 19) betea daukagu astegoienean Bermeon eta Bermeoko Udaleko Bardintasun eta Gazteria Sailetatik jarduera bereziak atondu ditue. Beste gauza batzuen artean, informazio puntuak jarriko dituzte herritarren eskura, zapatuan.

Arrain Azokearen lehenengo egunerako, barikurako, Bardintasun Sailak Mundakako Katillotxu Emakumeen Alkartea tarteko dala sortutako LAPSE taldearen jantzaldia atondu dau, 19:30ean, Lamerako gune solidarioaren karpan; Marimar Agirreregaz batera, jantzariek Metanoia izeneko ikuskizuna eskainiko dabe.

Herri seguru eta libre baten bila, Bardintasun Sailaren ekinbidez, tabernaz-taberna eta kaleetan izan daitekezan eraso matxista baten aurrean zelan jokatu behar daben zehazteko gida bat zabaldu dabe, Bizi daiguzan jaixek eraso barik goiburuari eutsiz.

Azkenik, zapatuan, Puntu Morea jarriko da Portuzarrean, 20:00etatik 00:00etara. Horretan, prest egongo dira herritarren edozein zalantza edo ardura argitzeko.

Beste alde batetik, Bermeoko menpekotasunen prebentzinorako tokiko planari jarraipena emoteko, Gazteria Sailak edalontzi berrerabilgarriak eta horreek zintzilikatzeko zintak egin dira, herritarren artean banatzeko.

Zerbizu ondo pasetako? Ondo pasa ez pasa! leloa daroe edalontziek, baita prebentzino zerbitzuagaz hartu-emonetarako telefono zenbakia be (675 025 018) eta posta elektronikoa (bermeoprebentzioa@etorkintza.org). Gazteria Sailaren ardurea da gazteen artean kontzientzia piztutea.

XXX. Bermeoko Azokearen informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu