2024/05/03 - 2024/05/26

Getxon, Punta Begoña Galerietan. | Erakusketak

'Bide luzea berdintasunerantz. Euskadiko emakumeak XX. mendean'.

.

Getxoko Udalaren eskutik, datorren maiatzaren 26ra, Punta Begoña Galerietan, Mario Onaindia Fundazinoak produziduta eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta eta finantziauta.

UPV-EHUko Mikel Urquijo eta Maria José Vila komisarioakaz, erakusketeak XX. mendean zehar emakumeek eskubideen aldeegindako burrukearen ibilbidea aurkezten dau.

Erakusketeak 35 panel ditu, testu eta irudiakaz, lau garai historikotan banatuta. Lehenengoa mendearen hasierako lehen hiru hamarkadetako aldarrikapen feministen ingurukoa da, bigarrena II. Errepublikan
emakumeen eskubideen onarpenari buruzkoa, hirugarrena atzerapena izan zan frankismoari lotutakoa, eta laugarrena demokraziara bueltau eta gizonezko eta emakumezkoen bardintasunerako bideari buruzkoa. Garai historiko bakotxean hezkuntzea, eskubide politikoak eta lan mundua dira ardatz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu