Rally 48 taldea, IV. VillaSound-eko irabazlea

Bizkaie! 2024-05-06 11:11   Musikea

Talde bizkaitarrak VSB Tour 24-a egingo dau.

Rally 48 (Bizkaia), Kalipotxo (Bizkaia), Xabier Badiola (Gipuzkoa), Mikosis (Bizkaia), Markos García (Bizkaia) eta Gydeon (Bizkaia) dira IV  VillaSoundBilbao-ren mentoring faserako hautatu diran 6 talde eta bakarlariak. Horreetatik, epaimahaiak Rally 48 aukerau dau VSB TOUR 24 egiteko: 4 kontzertu Estaduko uri banatan, Son Estrella Galicia zikloaren eta aretoen barruan, banda ezagun baten telonero bezela.

Rally 48 Bizkaiko taldea da. M. Sánchez galdakoztarrak, Choisy eta Mark-L arrigorriagarrek, eta Etxebarriko Quiet-G produktoreak osotzen dabe. Soinu freskoak eta sentimenduz betetako berbak buztartzen ditue, eta hori guztia agertokietara eroateko gogoz dagoz.

Apirilean VillaSoundBilbao 24an jotzeko hautatutako 12 talde eta bakarlariei hasierea bateko mentoring saioa egin ondoren, epaimahaiak 6 talde aukeratu ditu orain, eta mentoring saio pertsonalizatua jasoko dabe Mikel Amundarain eta Andoni Barinagaren eskutik, baita produkzino saio bat be, Urtzi Izarek emongo dauena. Ganera, 6 banda eta bakarlari horiek BIME Pro programarako sarrerak jasoko ditue.

VillaSoundBilbaok beste sari batzuk banatu ditu parte hartu daben talde eta bakarlarien artean. Joan dan zapatuan Bilborocken egindako kontzertuan iragarri ziran, eta La Paloma taldeak, Son Estrella Galicia zikloaren eskutik, eta Alai bakarlariak, VSB 23 Tourreko protagonistea, parte hartu eben.

Ondoko honeek dira hautatutako bandak eta bakarlariak:

  • BIME Live saria: Kalipotxo.
  • Aste Nagusia Saria: Mikosis.
  • Musika Bulegoa Saria: S.A.D. (Sistemak Arriskutsuak Dira).
  • Bilbao Basket saria: Markos Garcia.
  • Lokal Session saria: Gydeon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu