Busturialdeko 'Zapatilapeko txikliek' taldeak irabazi dau azkenengo kanporaketea

Bizkaie! 2024-05-06 10:20   Bertsolaritzea

Kanporaketak amaituta, finala maiatzaren 25ean izango da.

Goiurian jokatu zan Bizkaiko Taldekakoaren azken kanporaketea, Durangaldeko Urruxarrak eta Busturialdeko Zapatilapeko txikliek taldeen artean.

Saio bakarra egin eben eta nahiz eta publikoaren botua etxekoen aldekoa izan, talde bietako epaileek Busturialdekoen alde egin eben. Beraz, Zapatilapeko txikliek lortu dabe maiatzaren 25eko finalaurrekoetara sailkatzea.

Auzoko jaiak aprobetxatuta, giro ederrean, egin eben saioa talde biek. 40-50 lagun artean batu ziran. Lehen aitatu lez, etxeko taldeak lortu eban publikoaren babesa, baina Busturialdekoek lortu eban aurrera egitea. 

Finalaurrekoak eta finala maiatzaren 25ean izango dira, Bizkaiko eskolarteko finalagaz batera Arrigorriagan. Eskuratu sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu