'Chillida & Ciaconna. Soinuaren Espazioa' kontzertua Bilbon

Bizkaie! 2024-05-06 08:03

Maiatzaren 8an, arratsaldeko 20:00etan, Guggenheim Bilbao Museoan.

Eduardo Chillidaren jaiotzearen mendeurrenean, Guggenheim Bilbao Museoak bat egingo dau artistea omentzeko ekitaldiakaz. Bilboko Koral Alkartearen kontzertuak Museoko terrazan instalauta dagozan Chillidaren obrakaz hartu-emonetan jarriko ditu Johann Sebastian Bachen eta hainbat konpositore garaikideren musikea eta aukera parebakoa eskainiko dau musika-pieza horreez ezohiko testuinguru batean gozetako.

Bachen musikea etenbako erreferentea da Chillidaren sorkuntzetan. Enrique Azurzak gidatutako proposamen honen protagonistak Iñaki Alberdi soinujolea eta Bilboko Koral Alkartea izango dira eta, bertan, eskultore donostiarraren lana Leipzigeko maisuaren konposizinoakaz buztartuko dabe —tartean, Javier Quislantek akordeoi eta korurako egindako Ciaccona lan hilezkorraren egokitzapenagaz—, baita Sovia Gubaidulina eta Knut Nystedt lako egile garaikideen lanakaz be.

Sarrerak

Lagunek 12 euroan eta 15 euroan publikoak oro har, txarteldegian eta webgunean eskuragarri.

Plaza kopurua mugatua da eta behin kontzertua hasita, ezingo da barrura sartu.

Ordubete inguruko iraupena izango dauen kontzertua Museoko Atrioan izango da.

Erakusketa-gelak zarratuta egongo dira ekitaldian zehar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu