Alex Angulo saria irabazi dau 'Silbidosde Yenin' obreak
2024-04-29 13:48 KultureaGalder Irustaren dramaturgia, Olatz Ganboak zuzendua eta Olfa Sendesni, Cécile Azuelos, protagonista dituana.
Hilebetean makinatxu bat obra lehiatu ondoren, XI. Antzerki Arina hardunaldietan, bart emon zituen sariak. Galea ederra izan zan, harmailetan, parte hartu daben taldeak, senitartekoak eta lagunak, epaimahaia eta, oro har, publikoa.
Palmaresa
-Alex Angulo Saria (3.000 €-koa eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak babestuta): Silbidos de Yenin, Galder Irustaren dramaturgia, Olatz Ganboak zuzendua eta Olfa Sendesni, Cécile Azuelos, protagonista duena.
Epaimahaiak egokitzat jo dau 3 aitamen berezi egitea: Diario de desdichas, La gata alada eta Fifty-Fifty.
- Kriseilu Saria (3.000 €-koa eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta): Buruaz norbere egin, Idoia Garzes Aldazabalen testua, Mikel Martinezek zuzendua eta Leire Orbe eta Ruth Guimerà protagonista dituana.
Kriselu sarian finalista Buruaz norbere egin eta Hirurak telefonoari begira izan dira.
Gehibat +1 konpainiaren Hirurak telefonoari begira. Xabin Fernandez Zubeldia da antzezlanaren egilea eta zuzendaria eta Irene Baltzategi, Eider Villalba, Xabin Fernandez, protagonistak.
- Antzezle Onenaren Saria (500 €-koa P6ko Antzerki Laborategiaren eskutik): Diario de desdichas piezako Josu Angulo eta Alfonso Diez (ex aequo).
Omar Somai eta Izar Pizarro (ex aequo) Fifty-fifty antzezlanean egindako lanagaitik.
- Publikoaren Saria Corsarios antzezlanak jaso eban: Unai Garcia Amaroren testua eta zuzendaritzea eta protagonistak Jon Casamayor, Nahikari Rodríguez eta Unai Elizalde.
Kontuak kontu, hamaikagarren edizinoko epaimahaian Karmele Larrinaga, Adrián García de los Ojos, Lucia Saiz, Itxaso Larrieta eta Francisco Echarte izan dira.
Sariak emoteko ekitaldia Arnatz Puertasek eta Itxaso Gilek aurkeztu eben eta Lucia y el lerdo musika taldeak edegi eta zarratu eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!